Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/05/09

EAJ-PNVk udal gardentasunaren aldeko apustua egiten du, teknologia berriak udal kudeaketan sartuz

Bizkai Buru Batzarrak udal gardentasunaren gaia jorratzeko jardunaldia antolatu zuen atzo, udalak herritarrekin dituen harremanetan teknologiak nola erabil daitezkeen aztertuz. Jardunaldian parte hartu zuten herrialdeko alkateek,foru diputatuek eta Eusko Jaurlaritzako karguek. BBBko arduradunek bertaratuei esan zienez "EAJ-PNVk bere betiko irizpideak mantentzen ditu, hau da, administrazioak ahalik eta gardenena izan behar duela bere herritarrekin mantentzen dituen harremanetan; horri erantsi nahi diogu teknologia berriekin lan egin behar dugula udal kudeaketaren zerbitzura egongo den Gobernu Ireki baten estrategiari begira".

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk udal gardentasunaren aldeko apustua egiten du, teknologia berriak udal kudeaketan sartuz

ARGAZKIA JAITSI

BBBren aldetik gogoratu zenez "BBBren aldetik 4 urte daramatzagu lanean gobernu forma berriak sustatuz, gobernu lanean gobernu onerako eta praktika irekietarako jardunera bideratuta. Errealitateaz jabetu gara, gero eta irekiagoak eta partehartzaileagoak gara, herritarrak gero eta hurbilago gaitu orain. Kontzeptuak barneratu ditugu, gure diskurtso propioa dugu parte hartzearen  eta herritarrekiko hurbiltasunaren inguruan”. 

“Eskarmentu handia dugu tokian tokiko praktika parte hartzaileetan, 70 izan dira azken 8 hilabeteotan. Baina, are gehiago zabaltzeko ahalegina egin behar dugu. Parte hartzaileek ez ezik, hiritar guztiek ere ezagutu behar dute EAJ-PNVren aldetik ekimen horiek bultzatzen direla" gaineratu dute Bizkaiko Herrialde Exekutibaren aldetik . 

“Hiritarrekin inplikatutako alderdia gara gu, lan eta lan egiten dugu gure udalerria gero eta hobeto egon dadin; eta, lan horretan, gure herritarrek laguntzen gaituzte. Prozesuak aurrera jarraitzen du, eta orain da teknologia berriak herritarren parte hartzerako zerbitzura jartzeko momentua; Datu Publikoen Zabalkunderako zerbitzura (Open Data); udal kudeaketaren zerbitzura" amaitu dute BBBko arduradunek .