Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2014/02/03

Plentziako EAJ-PNVk informazio gehiago eta arinkeria gutxiago eskatu du Aurrekontuak negoziatzeko orduan

Plentziako EAJ-PNVren Udal Taldeak 2014 urteko Aurrekontuei buruz esan du premiazkoa dela udalerriak dituen egiazko beharrizanei erantzutea, herrian egingo diren inbertsioak jakin orduko.

rss Ezagutzera eman

Jeltzaleek azpimarratu dutenez, urtarrilaren 17an, ostiralez, Independenteen taldearen aldetik helarazi zitzaiela aurtengo aurrekontuetarako lehen zirriborroa. Aurrekontuen onarpena aurreko urteko abenduaren 31 a baino lehen egin behar zen eta ondorioz aurrekontuak luzatuta daude gaur egun.

EAJ-PNVren Udal Taldearen esanetan, aurrekontu partidak "modifikatu behar dira kontu orekatu, bidezko eta progresiboak" izateko. Kontua ez da zenbakiak aritmetikoki koadratzea,baizik eta gure baliabide ekonomikoak Plentzia hobetzeko lanean erabiltzeko dugun beharra zaintzea, ongizatea sortzen duen gastua lehenetsiz eta Plentzian aspaldiko partez egin ez dena  egiteko behar diren inbertsioak eginez.

Baina,  EAJ-PNVk ez du astirik izan urtarrilaren 30eko Bilkurara kontuen aurkezpen ,eztabaida eta bozka eramateko. "Presaka ibiltzea,batez ere  horretarako arrazoirik ez dagoenean, ez da batere komenigarria akordioetara iristeko orduan". "Iaz, Independenteen Taldea tematuta egon zen 2013ko urtarrilaren 24ko bilkurara Aurrekontuen eztabaida eramateko, gure Taldetik  aurrekontuak onartzeko akordioa egon arte atzeratzeko arrazoiak eman zitzaien arren. Ondorioz, kontuak ez ziren onartu eta 2012koak luzatu behar izan ziren. EAJ-PNVk horren aurrean esan duenez " ezinbestekoa da akordioetara iristeko benetako borondatea eta oposizioko taldeen proposamenak entzutea".

“Bigarren zirriborroa  Foru Ogasunaren jarraibideak betetzeko zuzenketekin  epe laburrean ematea espero dugu . Gure eskuetan izan bezain pronto, horiek aztertuko ditugu eta kontuak hobetzeko zuzenketak sartuko ditugu. Gero, negoziaketa egin beharko da Independenteen Taldearekin eta EH Bildu taldeak aurkeztuko dituen zuzenketak baloratuko dira, adosteko borondatearekin eta kontuak denon artean onartzeko asmorik onenarekin".

Horiek akordio guztiak lortzeko, EAJ-PNVk ezinbesteko jotzen du inbertsioetarako irizpideak kontuan hartzea, hau da, udalerriko bideak hobetzea, kirol instalazioak osatzea,  hilerriko hobekuntzak, Gatzamine eta Udaletxerako sarbide mekanikoak, enplegu eta suspertze plana, ostalaritza eta merkataritza sektoreekin turismo plana bideratzea, gazteei zuzendutako egitasmoak, bideragarritasun plana, euskara eta kultura sustatzea.

Amaitzeko, Plentziako EAJ-PNVk azpimarratu duenez "modu batean edo bestean gure herriari bultzadizoa eman behar diogu eta aurpegia garbitu behar diogu. Aurrekontu hauek ahalbidetu behar dute gastuaren igoera moderatu eta arrazionala. Udalkutxako sarreretan eman den hobekuntzak eta Euskadiko ekonomiaren joera aldaketak ekarri behar dute atzeraldiko urte biren buruan, gure Udalak aurrera egitea eta Plentziako hiritar guztien zerbitzu eta prestazioak hobetzea. Hori dena gastuaren araua zorrotz betez, Aurrekontuen egonkortasuna zainduz eta gure Foru Ogasunarekin ados".