Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2014/02/11

Elorrioko udalak herritarren parte-hartzea bultzatzen du APP aplikazioaren eta web atari baten bidez

Bi tresnen bidez elorriarrek udaletxera proposamenak, balorazioak eta iradokizunak bialtzeko aukera izango dute, bai testu, bai irudi bidez. Bestalde, aisi agendara eta zerbitzu publikoen mapara sartzeko aukera egongo da.

rss Ezagutzera eman
Ana Otadui, Elorrio, eaj pnv

ARGAZKIA JAITSI

Elorrioko Udalak aurrera egiten du herriarekin

lotutako gaietan herritarrak apurka apurka inplikatzeko abian jarritako

proiektuan, hala nola udalerriaren garapenean protagonista nagusiena izatea

posible egiten duen kudeaketa garden eta parte-hartzaile ereduaren apustuan.

Ildo honetatik, eta 2.0 komunikazioan teknologia barriek duten garrantzia

kontuan hartuta parte-hartze web atari barri bat eta gailu mugikorrentzako app

aplikazioa garatu ditu.

Euskaraz eta baita gaztelaniaz aurkitu daitekeen app hau, diziplina askotarako

tresna da, Android eta IOS gailuentzako baliagarria, eta hiru atal ditu:

− Agenda: honetan Agenda Bateratua –AB- kontsulta daiteke. ABan

udalerri mailan lanean diharduten kultur, kirol eta gizarte ekintza

elkarteen jarduerez gain, udal atalen, ikastetxeen, amankomunazgoaren,

erretiratuen, euskaltegiko, ludotekako, auzunetako jaietako

programak ikus daitezke, hala erakusketak, nola ikastaroetarako, diru-
laguntzetarako deialdiak eta musika eskolako entzunaldiak. Bertan

baita hainbat web orrietara lotuneak topatu daitezke beste hainbat

gai kontsultatzeko edo kanpaina turistikoetako argazkiak edo bideoak

ikusteko.

− Zure iritzia: honek aukera emoten du proposamenak, abisuak,

kexak, eta abar udaletxera bialtzeko. Hemen ere hiru atal daude:

“Proposamen berria”: proposamen barria sortzeko lekua. “Azkenak/

Recientes”: argitaratutako azken proposamenen zerrenda ikusteko

edo Elorrioko mapan kokatutakoak eta ebatzi barik edo ebatzita

daudenak kontsultatzeko: gorriz agertuko dira ebatzi bakoak eta berdez

ebatzitakoak. "Nire proposamenak": erabiltzaile bakoitzak bialdutako

proposamenen artxiboa da.

− “Zerbitzu publikoak”: Zerbitzu publikoen mapa, informazio guztia

zerrendatuta edo mapa gainean erakusten duena.