Prentsa Aretoa
Berriak
2014/08/20
Ortuzar, Atutxa, Bilbao eta Areso Gogorregiren txosnako barran lanean aritu dira
Andoni Ortuzar EAJ-PNVko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak; Itxaso Atutxa BBBko presidenteak; Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak; eta Ibon Areso Bilboko alkatea, Bizkai Buru Batzarreko eta Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait kiderekin batera, hala nola, Jose Perez, Amaia Arregi, Idoia Sagastizabal, Gotzon Bilbao, Aitziber Oliban, Unai Rementeria, Pilar Ardanza, Iosu Madariaga, Irene Pardo, Itziar Garamendi, Josune Ariztondo eta Oihane Agirregoitia bilboko zinegotzia, Gogorregi Txosnako konpartsakide-jantziak jarri eta kalimotxoak eta kañak zerbitzatu zituzten. Giro polita egon zen eta bertaratu zirenek gozatzeko eta Athleticek Napoliren kontra jokatu zuen partidua txosnaren gorenean jarritako pantaila erraldoi batean ikusteko aukera izan zuten.
Egun osoan zehar, Berritxuak elkarteko kide eta bolondresak Gogorregi txosnako barran lanean aritu ziren. Egunean zehar irabazitakoa irabaz asmorik gabeko elkarte horrentzat izango da. Epidermólisis bullosa edo tximeleta azala bezala ezagutzen den gaixotasunaren inguruko ikerketara bideratuko dute dirua.Gaixotasun arraroa da, erremediorik ez duena. Gaixotasun hori dutenek azal izugarri leuna izaten dute eta horrek lesio larriak eragiten dizkie.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












