Prentsa Aretoa
Berriak
2014/10/06
Bermeoko EAJ-PNVk zentzugabe jo du Bilduren erantzuna, Juan Karlos Goienetxea prebarikazio eta eragimen-trafikoa egotzita auziperatua izan ondoren
Bermeoko EAJ-PNVren aldetik ez ditugu auzitan jarriko, epaile andreak Juan Karlos Goienetxea Hirigintza zinegotzia (Bildu) prebarikazioa eta eragimen trafikoa egotzita auziperatzeko hartu duen erabakiaren zioak.
Bai gogoratu nahi dugu arazo honen iturburua dagoela Goienetxeak, Alkatetza zuelarik, 2004 urtean Ormaza kontserba lantegiarekin izenpetu zuen akordioan. Akordio hark suposatzen zuen kontserba lantegi zaharra zegoen orubean eraikigarritasuna igotzea.
Era berean azpimarratu behar dugu, Bermeoko herritar batek Mikel Deuna 26.1 Unitatearen garapenaren kontra aurkeztu duen salaketaren berri izan dugunean, eta enpresa eraikitzailea Eder Etxegintza S.M delarik, gure hirigintza zinegotziak udal eremu ezberdinetan prozesu judizializatu batean aurrera egitearen kontra agertu direla. Ondorioz, gure udal taldea baimenak ematearen kontra egon da eta zentzu horretan egin ditu hainbat adierazpen. Izan ere, Juan Karlos Goienetxea zinegotzi auziperatu honek eraikuntza sustatzaileari jakinarazi zion EAJ-PNVren zinegotziak "bere kontra" zeudela.
Dena dela, Bilduk aurrera egitea erabaki du, halako erabakiek Bermeo herri osoarentzat ondorio larriak ekarri ahal dizkiola arduragabeki kontuan izan gabe. Bilduk, legegintzaldi osoan, udal politika judizializatzeari ekin dio udal kudeaketan duen ezintasuna ezkutatzeko. Bermeoko udaleko gobernuak bere gobernu taldearen jarduera, hirigintza zinegotzia auziperatuta egonda ere, akasgabea dela uste badu, ez luke ezertaz kezkatu behar. Auziperatua izan den zinegotzi honek Bermeoko Bilduren babesa du,ukaezina da hori, bera baita, alkate andrearekin batera den-dena erabakitzen dutenak, bereziki hirigintza alorreko gaiei dagokienez. Baina, beste alderdi politikoen baitan ustezko prebarikazio kasuak ematen direnean, dimisioak eskatzen lehenak direla argi izanik, zergatik ez dute hori berori egiten halako kasuak beren alderdi barruan ematen direnean? Erabaki guztiz kontraesankorra.
Bermeoko EAJ-PNVren aldetik berretsi nahi dugu ez garela sartuko Juan Karlos Goienetxea zinegotzia auziperatuta dagoen prozesu judizialean, gure zinegotzi taldeak ez baititu bere jarduerak sekula abalatu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25