Prentsa Aretoa
Berriak
2014/11/17
Rementeriak iragarri duenez, Galdakaoko Udalak bihar hasiko du Usansoloren banaketari buruzko legezko galdeketa egiteko prozesua
Unai Rementeriak, Presidentziako diputatu eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak Gernikako Batzar Etxean gaur ospatu den osoko bilkuran iragarri duenez Galdakaoko Udalak bihar bertan hasiko ditu 2015eko otsailean Usansoloren banaketari buruzko legezko herri galdeketa egiteko behar diren tramiteak.
Rementeriak era berean azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak gai honetan dagokion erantzukizunaren arabera jardungo duela.
"Nahi dugun gauza bakarra da Galdakaoko hiritarren iritzia entzutea eta dena lege barruan egin dadila. Prozesu honetan Aldundiak egin beharreko guztia egingo du, zalantzarik ez izan" azpimarratu du Alderdi Popularrak eginiko galderari eman zaion erantzunean.
Rementeriak esan du Aldundiaren aldetik Galdakaoko alkateak planteatutako ibilbide orria errespetatzen dutela. "Aldundiak erabat errespetatzen du Galdakaoko Udalak Ibon Uribe bere alkatearen bidez aurkeztu duen ibilbide orri argi eta zentzuzkoa. Ibilbide orri hori 10:30ean hasi da Udalean Hiritarren Parte Hartzeari buruz egin den Batzorde Informatiboarekin. Batzorde hori izango da erakundeen aldetik emango den lehen urratsa, 2015eko otsailerako aurreikusi den galdeketa prozesura heltzeko. Galdakaoko talde politiko gehienek proposamena babestuko balute, lehenengo eta behin herritarrei galdetu beharko litzaieke prozesua hasteari baietza ematen ote dioten jakiteko. Bigarren kontsulta baino lehen, argitu gabe dauden zalantzak argitu beharko lirateke, besteak beste muga geografiko eguneratua, bideragarritasun ekonomikoa edo behar diren azpiegiturak… Bigarren kontsulta honetan banaketari "bai" edo banaketari "ez" esaten ote zaion galdetuko da, hau da, Usansoloko lurralde joko den lur zatiaren segregazioa izango dena eta ez desanexioa. Eta, segregazio edo banaketa hori bideragarri egin ahal izateko, Batzar Nagusiek Herrialde Historikoen Mugapenen Foru Araua aldarazi beharko lukete. Une horretan, Batzar Nagusiek eta Bizkaiko Foru Aldundiak Galdakaoko Udalak eginiko eskakizunari erantzuna emateko ardura izango lukete eta, herritarrek eta Udalak hala esaten badute, segregazio hori burutu beharko litzateke".
Presidentziako diputatuak argi utzi nahi izan du Bizkaiko Foru Aldundiak ez duela jardungo Gipuzkoako Foru Aldundiak Igeldoren kasuan egin zuen moduan: "Bermatu egiten dizuet prozesu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak ez duela Usansolo segregatzeko dekretazorik emango, Igeldoren kasuan EH Bilduren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan gertatu zen bezala".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25