Prentsa Aretoa

Berriak

2014/12/01

Rementeriak Bizkaiko Alderdi Popularrari: “Ez du denak balio”

Presidentziako Diputatu, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bozeramaile eta Ahaldun Nagusirako EAJ-PNVren hautagai Unai Rementeriak azaldu duenez "zinikokeria itzela" eman da Bizkaiko Alderdi Popularrak 'Pinosolo auziaren' inguruan erakutsi duen jarreran,eta denak "ez duela balio" adierazi nahi izan du.

rss Ezagutzera eman
Rementeriak Bizkaiko Alderdi Popularrari: “Ez du denak balio”

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eginiko adierazpenetan, Rementeriak gogora ekarri du Bizkaiko Euzko Alderdi Jeltzaleak PP alderdiarekin  aurrekontuen inguruan zuen hasierako akordioa apurtu duela, PP alderdiak Fiskaltzaren aurrean Leioako Pinosolo kiroldegiko lanen esleipena eta eraikuntza salatu egin duela ikusirik.

Bizkaian Antón Damboreneak zuzentzen duen alderdiaren helburu nagusia "titular erraza" eta "salaketa titularra" lortzea dela esan ondoren  azpimarratu  du Leioako auziak "lau urte daramatzala" eta "ez da ezer ere egon".

Rementeriaren esanetan "zinikokeria hutsa" izan da Bizkaiko PPk Fiskaltzaren aurrean salaketa aurkeztearekin egin duena. "PP-rekin aurrekontuak negoziatzen ari ginen epaitegian aurkezteko salaketa idazten ari ziren momentu berean. Hori ez da bidea" kritikatu du.

Bere hitzetan, ez da bat ere zuzena "helburu elektoralekin politika judizializatzea", eta iragarri egin du talde jeltzalea ez dagoela "horretara jolasteko prest" eta horregatik apurtu dela  aurrekontuen inguruan talde bien artean adostu zen akordioa.

"PP-k titularra baino ez du bilatzen. Leioako gaiak lau urte daramatza.  Auzi-epaitegira birritan joan gara, Herri Dirubideen Epaimahaian ere aztertu da, eta ez da ezer ere egon. Titular erraza bilatzen dute, salaketarena" amaitu du.

Beste alde batetik, Rementeriak azpimarratu du  Aldundiak eta EAJ-PNVk   bermatu egingo dutela "BBK Kutxabank-en jabe izaten jarraitzea".

Mario Fernandez Kutxabank-eko presidente ohia zergatik joan den galdetu diotenean, bozeramaile jeltzaleak adierazi du  erabakia Mario Fernandezek bera hartu eta iragarri zuela. "Uda baino lehen esan zuen etapa bat egingo zuela, fusioa  egingo zuela eta bankua egindakoan joan egingo zela".

Testuinguru horretan, eta kapital pribatua sartu ahal dela kontuan hartuta, Rementeriak argi esan du Bizkaiko Foru Aldundiak eta EAJ-k bermatu egingo dutela "BBK Kutxabank-en jabe izaten jarraitzea".