Prentsa Aretoa
Berriak
2015/01/14
Kultura sailetik ematen diren diru-laguntasunen atzerapenekin bukatzea eskatu du Barakaldoko EAJ-PNVk
Herriko Udaleko arduradunei eskatzen zaie herrian jarduera kulturalak egiten dituzten erakundeei urtero eta une zehatzetan ematen zaizkien diru laguntasunetarako deialdiak udal bilkuran aurrekontua onartu eta ondorengo hilean egitea bermatzea
Beste behin ere, eta hauxe da berdin gertatzen den bigarren urtea, Barakaldoko EAJ-PNVk gobernuko taldeko kideei adierazi die herriko kultur taldeek egin ohi duten kexa, Udalak eman ohi dituen diru-laguntasunak atzerapenarekin jasotzen dituztelako. Atzerapen horrek eraginak ditu funtzionamenduan, jarduerak garatzeko dirua aurreratu behar izateaz gain, inoiz ez baitakite Kultur arloko arduradunek zenbateko laguntasuna emango dieten eta noiz emango dieten.
Eskari hori berori iaz aurkeztu zuen EAJ-PNVren udal taldeak, eta alkateak ez zuen aztertu ere egin nahi 2014ko martxoaren 31n aurkeztu zen ekimena. Jeltzaleek salatu dutenez, huts egiteetatik ikasi beharrean, aurtengo egoera are okerrago dago, laguntasunen deialdia eta ematea askoz gehiago atzeratu delako, inoiz ez den atzerapenarekin,alegia.
Diru laguntasunak iragan uztailaren 8an iragarri ziren arren, ebazpena alkatetza dekretuz erabaki da 2015eko urtarrilaren 13an, 82.250 €ko kopuruareokin. Hau da, diru laguntasun horiek arautzen dituen udal arauan ezarritako denbora luzez gainditu du, ebazteko eta emakida prozedura jakinarazteko lau hilabeteko epea ezartzen baitu. Atzerapen onartezina da, Barakaldoko kultur elkarteen planifikazio eta funtzionamenduari kalte argia egiten dielako.
Horregatik, eta egoera hori behin eta berriz gerta ez dadin, EAJ-PNVren aldetik eskatzen da udal diru laguntasun hauen deialdia, onuradun nagusiak gure udalerriko elkarteak diren aldetik, udal aurrekontua onartu eta hurrengo hilabetean egitea, eta aurrekontuaren luzapena gertatzen den kasuetan, aurrekontuaren luzapena onartzeko egiten den Alkatetza dekretua izenpetu eta hurrengo hilabetean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25