Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/02

Elixabete Uribarri izango da Plentziako EAJ-PNVren alkategaia

"Ardura handiz" begiratzen dio hautagai izateari, eta beragan jarritako konfiantzak "herriaren alde lan egiteko indarra" eman diola esan du

rss Ezagutzera eman
Elixabete Uribarri izango da Plentziako EAJ-PNVren alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Plentziako jeltzaleek Elixabete Uribarri aukeratu zuten otsailean herriko Alkatetzarako hautagai; izendapena hartu zuen "ardura handiz eta errealitatea zein den ulertuz". "Gainera, alderdikideek beraien ordezkari izendatu izana, nigan jarritako konfiantza hori da ilusioa eta lan egiteko indarra ematen didana", esan du.

Abokatua da lanbidez, eta hogei urtez aritu izan da abokatu lanetan. Laurogeita hamargarren hamarkadan alderdikidetu zen. Harrezkero, hainbat barne kargu izan ditu eta hautagai ere izan da (Uri Buru Batzarraren Idazkaria, Herrialde Batzarraren ahalduna, Diputatuen Kongresurako hautagaia...). Gaur egun da Plentziako zinegotzi jeltzalea.

Maiatzeko udal hauteskundeetan Alkatetzara iritsiko balitz, Uribarrik argi ikusi du "Plentziako herritarren lehentasunetatik" hasiko litzatekeela. "Argi daukagu aurrekontua mugatuta dagoela, baina lehentasunak antolatu behar ditugu eta errealitate bilakatu". Azken hilabeteotan, EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren aldetik bilerak egiten aritu dira elkarteekin eta hiritarrekin, eta karpak jarri dira herritarrek beren kezkak eta ardurak zuzenean adierazi ahal izateko. "Bilera horietan eta PlentziaGO! ekimena egin izan den jardunaldi bietan konturatu gara herritarrek oinarrizkoena bilatzen dutela, behar-beharrezko dutena. Ekarpen askotan aipatu dute herria eder ikusi nahi dutela, garbitasuna, lorategiak... Baina, oinarrizko zerbitzu horiez gain, ezin dugu ahaztu gure herrikideen bizitza kalitatea. Gizarte laguntasunak, adinekoen gizarte ongizatea, gazteria... Horiek ere badira lehentasunak guretzat" baieztatu du.

Elixabete Uribarri ezkondua da eta seme bat dauka. Plentzia darama bihotzean eta horregatik "nire helburua da Plentzia bizitoki hobea izatea, plentziar guztiok izan dezagun herri honek eskaintzen dituen gauza guztiak gozatzeko parada, eta pertsona guztien beharrizanik oinarrizkoenak bermatuta egon daitezela". Bere hitzetan "Plentzia herriak tamaina perfektua dauka, ez da ez handiegia ezta txikiegia ere; elkar ezagutzen dugu eta plentziar izateaz harro gaude". Hondartzaz gain, itsasadarra da bere herrian gehien estimatzen duen gauzetako bat "gure altxorra". "Plentziarren atzetik, hori bai, beraiek dira horren harro egoteko arrazoi nagusia".