Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/11
Juan Mari Aburto: “Entzute aktiboa egin behar dugu. Gehiago entzun, gutxiago hitz egin”
Bilboko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai gisa eman duen lehen elkarrizketan, Juan Mari Aburtok zera azpimarratu du: "gaurtik aurrera Bilbo izango dut lan bakarra. Bilbo da nire konpromisoa".
Herritarrek ezagutzen ote duten galdetu diotenean, Bilboko jeltzaleen hautagaia baikor agertu da "hilabeteak ditut aurretik. Ibilbide bat dut lepoan. Uste dut hainbat hiritarrek orain arte egindakoagatik ezagutzen nautela eta hilabete batzuk ditut oraindik ezagutzen ez nautenek ezagutu nazaten. Entzute aktiboa baliatu behar dugu. Gehiago entzun eta gutxiago hitz egin. Bilborekin dudan konpromisoak eramango nau herrikideek ezagutzera”.
Aburtok gaineratu duenez "Pertsona normala ikusiko dute. Hiritar arrunta naiz, nire familiarekin, nire argi eta ilunekin. Uste dut merezi duela zure bizitzaren zati bat besteen alde ematea , erantzukizun publikotik, eta zintzotasuna oinarri egingo dut, apaltasun osoz eta hurbiltasunez. Kalea bizitzen saiatuko naiz, hiria sentitu. Ez dut bulegoko alkate izan nahi. Kalekoa izan nahi dut, hurbila. Paper eta arkatza eskuan, hurbiltzen denari minutu batzuk eskaintzeko prest eta minutuak eman eta gero erantzuna emateko deituz. Entzute aktiboa baliatu behar dugu. Gehiago entzun eta gutxiago hitz egin" azpimarratu du.
Bilboko auzoetara egiten dituen bisitetan ikusten eta entzuten duena idazteko erabiltzen duen koaderno gorriaz galdetu diotenean, Aburtok esan du ez duela aginduko "bete ezingo duen ezer" eta, zentzu berean, "gure hauteskunde egitasmoak legegintzaldi amaieran beteko dituenak baino gauza gutxiago izango ditu. Hori izango da nire gobernu taldearen nortasun seinalea. Ez dugu betetzerik ez duguna aginduko. Ez naiz joko horretan sartuko. Orain bai, bisita horiekin bilatzen dudana da Bilboko auzoetako errealitatea ezagutzea".
Jeltzaleak esan du "ilusioz beteta" dagoela "Bilbokoa munduko Udalik onena izan dadila, baina horretarako lantaldea funtsezkoa da. Nik asko baloratzen dut taldean eginiko lana. Taldea pertsonak baino garrantzitsuagoa da, alkatea baino garrantzitsuagoa. Eta, talde indartsua nahi dut, batua eta lidergoa eramango duen alkatearekin". Lasai dagoela esan du " EAJk egitasmo serioa eta landua" duelako. "Ideiak izango ditugu Bilborentzat. Hiru lehentasun izango ditugu: enplegua, jarduera ekonomikoa eta pertsonak. Bilbo ez da haziko bilbotarrak hazten ez badira: Beraz, ideiak ditugu, egitasmoa eta pertsonak... Bilbo eramango dut buruan, eta bilbotarrak bihotzean".
Enpleguari dagokionez, bi talde egongo dira " Udalaren helburu izango direnak: gazteak, beren bizitza egitasmoak aurrera eraman ditzaten eta epe luzeko langabeak eta 45 urtetik gorakoak eta familiaren ardurak dituztenak. Prestakuntzaren garrantzia azpimarratu behar dugu. Egoera oso zaila da. Duela urte bete baino hobeto gaude baina egoera dramatikoa da eta horregatik uste dugu ekintzailetza landu behar dugula". Aburtok azpimarratu duenez "garrantzitsua da krisitik irtetea,eta beranduago bada ere, hobe da denok elkarrekin egitea. Bilboren eraldaketa auzo guztietan lortzen dela sentitu behar dugu".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25