Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/26
Atxondoko EAJ-PNVk kritikatu du ANVk eta Bilduk Lehen Hezkuntzako eskolarekiko izan duten portaera
Euskadiko Auzitegi Gorenak emandako epai irmoaren arabera, Lehen Hezkuntzako eskola berehala bota beharko da baliogabea delako aurreko alkateak alkatetza dekretu bidez eman zuen baimena
Euskadiko Auzitegi Gorenak iragan astelehenean eman zuen epai irmoaren arabera, Atxondoko Lehen Hezkuntzako eskola berehala bota beharko da baliogabea delako 2009ko abenduaren 14an David Cobosek (ANV) alkatetza dekretu bidez eraikitzeko eman zuen baimena. Orduko denboretan alkateak jakin bazekien etorkizunean gertatu ahal zena, dekretua indarrean zeuden Arau Subsidiarioen kontra eman zuelako. Arau horietan ez da ikastetxerik eraikitzea aurreikusten,eta alkateak jakin bazekien.
2009 urtean, EAJ-PNVren aldetik gobernu taldeari ohartarazi genion bere jarrerarekin egin zitzakeen okerrak, baina entzungorrarena egin zuen.
Astearte arratsaldean, orduko alkateak eta oraingo alkateak prentsa aurrekoa eman zuten herritarrei eskola botako ez zela iragartzeko eta hutsegitea konponduko zutela esanez, Arau Subsidiarioen behar besteko aldaketak eginez edo plan berezia aplikatuz. Eta, Atxondoko EAJ-PNVren aldetik galdetu nahi dugu hori gerta zitekeela jakinda ere, erabaki horiek zergatik ez diren lehenago hartu, hau da, Euskadiko Auzitegiak bere erabaki irmoa eman baino lehen. Hau da, prozesu honek iraun duen lau urteotan. Halaber, ezin dugu ahaztu eskolaren kokapena alkatearen beraren apeta izan zela, Hezkuntza Sailetik alternatiba bi eman zitzaizkiolako eta berak aukeratu zuela orain horren epai gogorra jaso duena.
Gobernu taldeak, gerta zitekeena jakinik ere, legegintzaldi oso bat izan du Arau Subsidiarioetan behar besteko aldaketak egiteko edo tartean dauden guztiekin negoziatzeko eta eraikinaren egoera normalizatzeko. Baina, luzeegi itxaron du, epai irmoa egon arte itxaron du alternatiba eta konponbidetan pentsatzen hasteko. Orduan, zer egin du orain arte? Ezer ere ez. Nor arduratuko da orain bere erabakiak eragindako kalteez?
EAJ-PNVren baitan oso kezkatuta gaude egoera honekin, gure seme eta alaben heziketa oso gai garrantzitsua da eta burutik ere ez zaigu pasatzen eraikina bota behar izatea. Baina, beste behin ere kritikatu eta salatu nahi dugu orduko alkatearen eta bere gobernu taldearen jarrera. Gauzak behar bezala egin izan baziren, lege barruan egin izan baziren, ez ginateke halako egoera batean egongo.
Ziur gaude eskola ez dela botako eta Hezkuntza Sailak, hau ere, udal kudeaketaren beste biktima errugabeak, behar bestekoak egingo dituela konponbiderik onena bilatzeko. Baina, zalantzarik gabe, Udalaren kudeaketa okerragatik (agintaldi bietan) kalte handia egingo zaio gure udalari. Atxondoarrak izango gara, berriz ere, kalte ordainak eta epaiketetako kosteak ordaindu beharko ditugunak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25