Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/20
Ibon Uribek Galdakaoko bizitza kalitatea hobetu nahi du “herriaren nortasuna errespetatuz” eta “herrikideen lehentasunetan arreta jarriz”
Galdakaoko bi Uri Buru Batzarrek oraingo alkatearen ibilbidea abalatu dute “bere lana, talde politikoekin hitz egiteko erakutsi duen jarrera eta mundura irekia dela” azpimarratuz
Ibon Uribe Elorrieta izango da, berriz ere, Galdakaoko alkatetzarako hautagaia. Hala erabaki dute aho batez Galdakaoko eta Usansoloko Uri Buru Batzar biek, oraingo alkatearengan daukaten konfiantza indartu dutenez gero. Jeltzaleek adierazi dutenez, Uribek agintaldi osoan egin duen lana baloratu dute “eguneroko lana, talde politiko guztiekin hitz egiteko erakutsi duen jarrera eta mundura irekia dela” azpimarratuz. Aldi berean esan dute “politika gardena” egiten duela, ”herritarrengandik hurbila” eta euskararen eta genero berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa duela. “Ohorea da niretzat berriro ere alkategai izendatua izatea eta hunkituta nago aukeraketa aho batez izan delako” esan du Uribek. “ niri baino, egin den lanari adierazten zaion esker ona da, irizpide oso zehatz batzuei jarraituz egin nahi izan dugun lanari,hain zuzen, hau da, apaltasuna, ahalegina,lana eta dedikazioa” gaineratu du 38 urteko ingeniari informatiko honek.
Uribe bigarrenez izango da Galdakaoko alkategaia, 2011 urteko hauteskundeetan lehen aldiz aurkeztu ondoren. Uribek hamabi urte daramatza udal politikan. Bi legegintzalditan Gazteria eta Jaietako zinegotzi izan zen,eta erantzukizunak ere izan zituen Euskara eta Hezkuntza alorretan; horrez gain, Musika Eskolako presidentea izan zen eta Lan, Zerbitzu eta Ingurumen zinegotzia ere bai.
Hautagaiaren esanetan “azken urteotan guztiotan gure helburuak lortzeko gidalerroak markatu ahal izan ditugu,hau da, gure udalerriaren nortasunari erreparatuta, bertako bizitza kalitatea hobetzea eta gure herrikideen beharrei behar besteko arreta ematea.
Horiek dira, beste batzuen artean, Uribek hauteskundeetara eramango duen proposamenetako batzuk. Udal aurrekontuen %10 auzoetako inbertsioetan erabili nahi du, udalerriko elkarteekin adostuta,betiere, eta Berdintasun arloari eman nahi dizkio “indar handiagoa eta baliabide gehiago”. Ildo beretik, Uribek udalerrian bertan enplegua eta ekintzailetzaren aldeko apustua egiten segitu nahi du eta herrian aparkatzeko tokiak hobetzen eta ugaritzen nahi ditu, Bizkai kalean 100 aparkaleku berri eginez.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25