Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/24

Enplegua, hurbiltasuna eta partaidetza, horiek dira Juan Mari Aburtoren programa osatzeko gakoak

EAJ-PNVren Bilboko Udalaren hauteskundeetarako hautagaiak, programaren lehentasun, jarduera eta proiektuak prestatzeko azken hilabeteetan erabilitako gakoak ezagutzera eman ditu.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Juan Mari Aburtok, Bilboko Udalaren Alkatetzarako hautagaiak, Etorkizuneko Bilborentzat EAJ-PNVren hauteskundeetarako programan sartu diren lehentasun, jarduera, proiektu garrantzizkoenak prestatzeko azken hilabeteetan landutako prozesua azaldu du. “Atsedenik gabe lan egingo dut Bilbon hazkunde ekonomikoa haz dadila lortzeko. Inbertsio gehiago, ekintzaile berriak eta sormenaren iturri diren enpresa berritzaileak nahi ditugu aberastasun handiagoa eta lanpostu gehiago sortzeko. Hala, lana nire lehentasuna izango da hurrengo lau urteetarako. Lana sortzea, sendotzea eta garatzea. Kalitatezko lana. Atsedenik gabe lan egingo dut lan-aukerak kaltetuenengana ere helarazteko, esaterako gure gazteei, bizi-proiektuak erabat garatzeko aukera izan dezaten”.

Halaber, Sabin Etxean egindako ekitaldian Juan Mari Aburtok ikus-entzunezko pieza bi aurkeztu ditu. Bertan, azken hilabete bietan jasotako esperientziak laburbiltzen dira eta Bilboko hurrengo Alkatearentzat herritarrek eskatutako soslaia aipatzen dute.

Bideo horietako lehenengoa, “Bilbotik gertu” izenburukoa, Bilboko berrogei auzoetan barrena egindako ibilbidearen eta Bilboko Barrutietan gizarte zibilaren eragileekin edukitako bilera sektorial zein generikoen laburpena da.

Hautagai jeltzaleak aipatu duenez, honako bideo hau egindako lan gogorraren bilduma txikia da eta ezarri nahi duen politika-estiloa ezagutzera ematen du, beti pertsonekin harreman zuzen eta etengabean, entzuketa aktiboa eta herritarren parte-hartzea sustatuta. “Bilbo osoan zehar ibili naiz, mutur batetik bestera, herritarren benetako beharrizan zuzenak ezagutzen. Etorkizuneko hiria eraikitzeko oraingo Bilbotik hasi nahi izan dugu, gertu-gertukoa, kalean bertan. Auzo, plaza, kale eta espaloietan... hitz batean, bilbotarron beharrizan eta arazoak identifikatu ditugu. Dena dago nire koadernoan jasota. Koaderno gorria.”

Bideo horietako bigarrenean herritarren eskariak jasotzen dira, honako galderari erantzunez: Nolakoa izan beharko litzateke Bilboko hurrengo alkatea? Horretarako, Bilboko gizartearen hainbat pertsonalitateren eta bilbotar arrunten lekukotzak jaso dituzte, esate baterako, Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Miren Josune Ariztondo, Kulturako Foru Ahalduna; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Museoaren Zuzendaria; Dani eta Koldo Agirre, Athleticen jokalari ohiak; Efren Vazquez, motor-pilotua; Javier Conde, atleta; Ramon Barea, aktorea; Maria Jesus Cava, historiagilea; Jorge Aio, Bilbao Centro Merkatari-elkartearen lehendakaria; K-Toño Frade, marrazkigilea; Tito Borja, Nevipen ijitoen elkartearen lehendakaria;Asier Bilbao, artista; eta Ahmed El Hanafy, Euskadiko Islamiar Komunitateen Batasunaren lehendakaria.

Azkenik, Juan Mari Aburtok aurreratu duenaren arabera, ikus-entzunezko piezen beste sail bat egongo da, zinemaren ukitua duen honako izenburu honen bidez aurkeztukoa: “Juan Mari by…”. Atal berri honetan, beste lekukotza hauek ikusi ahal izango dira: Iñigo Urkullu Lehendakaria;, Andoni Ortuzar, Koldo Mediavilla eta Itxaso Atutxa EAJ-PNVko kideak; Ibon Areso, Bilboko Alkatea; Isabel Sanchez Robles zinegotzi ohi eta diputatua; Belen Greaves; Juan Mari Atutxa;… eta Juan Mari Aburtoren adiskide eta lagunak, EAJ-PNVk Bilboko Alkatetzarako aurkezten duen hautagaiaren anekdota eta sekretuak jakinaraziko dituzte.