Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/26
“EAJ-PNV-k hurrengo lau urteotarako helburu izango du Alonsotegi herritarrontzako aukera-herri bihurtzea” esan du Joseba Urbietak
Hautagai jeltzaleak irakurtzea du gustuko, mendizalea eta dantzaria da. “Alonsotegi aukera-herri egitea dut helburu, herri kohesionatua, solidarioa, parte hartzailea eta euskalduna”.
Joseba Urbieta Lemosek ondo ezagutzen du Alonsotegiko Udalaren funtzionamendua eta lana. Bi urte daramatza zinegotzi arduretan, eta aldi honetan hainbat lan egin ditu Udal esparru ezberdinetan. Kultura, Gazteria, Hezkuntza, Kirolak, Jaiak eta Euskara izan dira Urbietak landutako udal sailak. “Lan ona egiten ahalegindu naiz eta Alonsotegiko Uri Buru Batzarrak maiatzeko 24ko hauteskundeetarako aukeratu ninduen. Gure herriko alderdikideen ahobateko babesa jaso dut”.
Urbietak elektronikako goi ikasketak egin ditu, eta lan egin duen toki guztietan lantaldeak osatzen saiatu izan da. “Eta hori da Udalera eramango dudana, lantalde hurbila,irekia eta, batez ere, Alonsotegiko herritarrek planteatuko dizkiguten arazoei irtenbidea bilatzeko prest”. “Aukerak eskainiko dituen Alonsotegi herria egin nahi dut, kohesionatua, solidarioa, parte hartzailea eta euskalduna”, azpimarratu du hautagai jeltzaleak.
Urbietak 42 urte ditu eta zaletasunen artean ditu irakurzaletasuna “irakurle amorratua naiz”; mendia, “egun libreak ditudanean motxila hartu eta Euskadiko mendietara igotzen naiz”; eta euskal dantza “gazte denboran gure eskualdeko taldeetan dantzatu nuen”. Amaitzeko esan duenez “Ez diot muzin egiten lagun artean edo familiarekin bazkari eta bazkaloste atseginak gozatzeari”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25