Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/30
Juan Mari Aburtok 10eko Bilbao izan dadin 10 konpromiso dauzkan manifestua izenpetu du
Bilboko Udalaren aurrean, EAJ-PNVren hautagaiak Bilbao eta bilbotarrekin hartutako konpromisoak aurkeztu ditu.
-
Juan Mari Aburtok Bilborako dituen 10 konmpromisoen aurkezpena 2015/04/30
Aburto. 10 KONPROMISO
COMPROMISO - 2015/04/30
Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia den Juan Mari Aburto jaunak 10eko Bilborako 10 konpromiso biltzen dituen Manifestua aurkeztu eta izenpetu du. Aburtok berak eta bere taldeak Bilbao hurrengo lau urteotan gobernatzeko hartu dituzte aipatutako hamar konpromisoak, “nire izenean eta Bilboko Udalerako EAJ-PNVren hautagaitzaren gizon-emakumeen izenean, Bilborekin eta bilbotarrekin hartutako konpromisoak jakinarazi nahi ditut”.
Aukerez betetako etorkizunera Bilbao eramango duen dekalogoa azaldu du Juan Mari Aburtok. "Gaur nire konpromisoa adierazi nahi dut. Konpromiso hori hainbat arlotara zabaltzen da: pertsonen duintasuna, balioak, jarduera ekonomikoa eta lana, hiri ireki eta parte-hartzailea, gardentasun eta gobernu ona, lankidetza, berrikuntza, euskara, bizi-kalitatea eta Bilboko auzo guztiak”.
Konpromiso hauek EAJ-PNVek Bilborentzat prestatutako hauteskunde-programan bilduta agertzen dira eta, hautagaiak baieztatu duenez, Bilboko Udala gobernatzeko programa ere osatuko dute.
10 KONPROMISO
1. PERTSONEN DUINTASUNAREKIN. Hiri honetako bihotza direlako. Eta Bilboren garapenak ezin duelako inor atzean utzi. Horregatik, gure jarduketa guzti-guztiak zuzenduko dira bilbotarren ongizatea bideratzera, arraza, sexua, ideologia, jatorria edota erlijioa direla-eta inolako bereizketarik egin gabe.
2. BALIOEKIN. EAJ-PNVko udal gobernuak beti zintzotasunez, zuzentasunez, justiziaz, ekitatez eta ahaleginez jarduteko konpromisoa hartzen du. Eta balio horiek udal antolakuntzara eta Bilboko gizarte osora zabaltzeko konpromisoa ere hartzen du.
3. JARDUERA EKONOMIKOAREKIN ETA ENPLEGUAREKIN. Gure lehentasun nagusia jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea izango da. Horretarako, konprometiturik jarraituko dugu era guztietako jarduerak, proiektuak eta ekimenak bultzatzen eta sustatzen, Bilbao mundu maparen lehendabiziko postuetan egon dadin.
4. HIRI ZABAL ETA PARTE-HARTZAILE BATEKIN. Guztion alkatea eta gobernu taldea izateko, herritarrek parte hartzeko mekanismoak sendotuko ditugu eta beti jakingo dugu entzuten, hitz egiten, negoziatzen eta akordioak lortzen.
5. GARDENTASUNAREKIN ETA BIDEZKO GOBERNUAREKIN. Zuzentasunaz eta efizientziaz jardungo dugu udal administrazio hurbil, arin eta eraginkorra eraikitzen jarraitzeko tresna modura. Bilbotarren zerbitzurako.
6. LANKIDETZAREKIN. Gure ustez, Bilboko pertsonen eta enpresen garapenak gainerako erakundeen inplikazioa eta laguntza behar ditu (bereziki Eusko Jaurlaritzarena eta Bizkaiko Foru Aldundiarena) eta publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza.
7. BERRIKUNTZAREKIN. Gure izaeratik eta tradizioetatik abiatuz, hiri sortzaile, moderno, abangoardista eta berritzaile baten aldeko apustua egingo dugu, hitzaren esanahirik zabalenean: kultura, gizarte eta ekonomia arloetan.
8. EUSKARAREKIN. Euskara babestu, bultzatu eta erabiliko dugu, nortasun ezaugarri eta aberastasun gisa.
9. BIZI KALITATEAREKIN. Bilboz harro gaude. Eta gure hiriaren aldeko harrotasun hori erakutsiko dugu, garbi, seguru, berde, irisgarri eta eroso mantenduz. Lan egingo dugu bizi kalitatea iraunkorki haziz joan dadin.
10. AUZO GUZTIEKIN. Auzo guztien garapen orekatsua bultzatuko dugu, modu ekitatiboan eta iraunkorrean biziberritzeko. Betiere bizi nahi dugun hirian pentsatuz. Bai eta berton bizi izango direnei utziko diegun ondare eta legatuan ere.
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25