Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/04
Aburtok EAJ-PNVren call center-ean parte hartu du bilbotarrei entzuteko
EAJ-PNVren Bilboko Alkategaia den Juan Mari Aburtok, Euzko Alderdi Jeltzaleak bizkaitarrei jeltzaleen egitasmoa aurkezteko prestatu duten dei-gunean, Call Center-ean, parte hartu du.
-
Juan Mari Aburtok Bizkaiko call center-a martxan jarri du 2015/05/04
Telefono deien lehen txandan, EAJ-PNVren agintari eta ordezkariek telefono gidan erregistratutako zenbakietara deitu dute. Lehenetarikoa parte hartzen Juan Mari Aburto izan da, harremanetan jarri dena bilbotarrekin bere burua alkategai gisa aurkezteko, hiribildurako proposamenak aurkezteko eta beren iritziak ezagutzeko: "azken hilabeteotan erakutsi dugun bezala, entzute aktiboa gure politika egiteko moduaren ikurra da. Gure ekintza politikoak pertsonak doitu erdigune, eta horregatik, behar beste denbora ematen dugu beren ardura eta iritziak entzuten eta ezagutzen. Horrela eraikiko dugu denok nahi dugun Bilbao hori, horrela lortuko dugu 10eko Bilbao hori".
Herri partaidetza eta entzute aktiboko sistema honekin, EAJ-PNVk hiru helburu handi lortu nahi ditu. Alde batetik, bizkaitarrei ezagutzera eman hurrengo lau urteotako prestatutako programaren ildo estrategikoak. Bestalde, legealdi honetan betetako egitasmo eta ekimenen berri eman nahi da. Eta azkenik, herritarren informazio eskaerak, iradokizunak eta balorazioak jaso nahi dira udal edo foru esparrura, egoki den lekura, eramateko.
Matikoko Uzturre Place-ko bulegoetan kokatutako gune operatiboak 24 telefono-postu izango ditu, eta bertan, goiz eta arratsaldez, Bilboko Udalerako, Bizkaiko Batzar Nagusietarako eta Bizkaiko beste udalerri batzuetarako hautagaiak (Bilbao, Leioa, Getxo, Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo, Abanto, Trapagaran, Ortuella, Muskiz, Erandio, Basauri, Galdakao, Igorre, Lemoa, Amorebieta, Durango, Abadiño, Berriz, Markina, Ondarroa, Lekeitio, Gernika, Bermeo, Mungia, Zalla, Gueñes eta Balmaseda), EAJ-PNVko barne kargu publikoak eta alderdikide boluntarioak izango dira deiak atenditzen.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25