Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/07

Karmele Berriozabalek Meñakako alkate andre izateko erronkari ekingo dio “arduraz, ilusioz eta gogotsu”

Meñakako EAJ-PNV-k emakume gazte honengan jarri du bere konfiantza herriko Alkatetza berreskuratzea helburu. Meñakako alderdikideek, azken agintaldian zinegotzi lanean erakutsi duen profesionaltasuna goraipatu dute

rss Ezagutzera eman
Karmele Berriozabalek Meñakako alkate andre izateko erronkari ekingo dio “arduraz, ilusioz eta gogotsu”

ARGAZKIA JAITSI

Karmele Berriozabal izango da Meñakako EAJ-PNV taldeak hurrengo udal hauteskundeetan herriko Alkatetza berreskuratzeko aurkeztuko duen lantaldearen zerrenda-burua. Ereñoko Uri Batzarrak aho batez erabaki zuen Berriozabal alkategai izendatzea, azken urteotan emakume gazte honek EAJren zinegotzi gisa egin duen lana ikusita. “Nire esker ona herrikide eta alderdikideei, ilusioz beteta eta gogotsu nago Batzarraren erabakiaren aurrean. Jakin badakit ez dela erraza izango, baina ardura handiz, ilusioz eta gogotsu ekin nahi diot erronkari, oso gogotsu”.

Berriozabalek zera esan du bere lantaldeaz “meñakar emakume eta gizonak dira, pertsona hurbilak dira eta konpromiso sendoa hartu dute gure herriarekin”, eta dagoeneko denen artean zehaztu dituzte beren hauteskunde egitasmoaren ildo nagusiak. Herriko enplegua sustatzeko lana egingo dute, udalerriko enpresekin lankidetzan jardunez eta eskatzen eta eskaintzen diren lanen zerrenda eginez; udalerriko ekonomia bultzatuko dute, beren produktu,ustiapen eta negozioak sutatuz; herritarrei ikastaro eta prestakuntza jardueretan parte hartzeko erraztasunak emango dizkiete; oraingo gizarte zerbitzuen sarea hobetuko dute, eskualdeko beste udalerriekin lankidetzan; Bidebietako bigarren markesina jartzeko ahalegina egingo dute; Auzo Batzordeak osatuko dituzte udal gobernua herritarrengana hurbiltzeko, eta batzorde hauetan elkarte guztiek parte hartu ahal izango dute; horrekin guztiarekin batera, haurreskolak ematen dituen zerbitzuak areagotu eta hobetzeko ahalegina egingo dute.

Meñakako jeltzaleen hautagaiak, 30 urte ditu, Artearen Historian eta Dokumentazioan lizentziatua da eta gaur egun Deustuko Unibertsitatean lan egiten du. “Meñakaren inguru naturala meñakarren izaeraren parekoa da. Zer esango dizut nik! Herritar guzti-guztiak dira zoragarriak”, esan du Karmele Berriozabalek.