Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/09

AHTa Bilbora ekartzeko lanak lehenbailehen burutzea eta abiadura handirako tunel baten bidez heltzea nahi du Juan Mari Aburtok

Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNV alderdiaren hautagaiak, helburu handi batekin aurkeztuko du bere burua hurrengo hauteskunde hauetara: etorkizunean Bilbao Hazten Laguntzea eta Bilbao Bikaina lortzea.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Xede horrekin, Aburtok lehentasunezko hiru ardatz finkatu ditu: “Lan gehiago sortzea - egonkorra eta kalitatezkoa-; Jarduera Ekonomikoa sustatzea –gure saltoki, enpresa eta, hitz batean, Bilborentzat aberastasuna sortzea-; eta bilbotarron bizi-kalitatea handitzea –guztiona, inor atzean utzi gabe-.“

Bilbon bizi-kalitate hori lortzeko Abiadura Handiko Trena heltzea ezinbestekoa da. Fleming plazan, Abandoko trenbide-multzoa aurrean zuela, EAJ-PNVren hautagaiak Ekintzak eskatu ditu, ez hutsik dauden hitzak edo bete gabeko promesak. “Gaur, Espainiako Gobernuak Bilborekin eta Abiadura Handiko Trenarekin duen konpromisoa betetzea galdegin gura dut. AHT Bilbora ekartzeko lanak lehenbailehen burutzea eta abiadura handirako tunel baten bidez heltzea gura dut. 2019an amaitzeko konpromisoa hartu zuten. Orain zalantzaz leporaino utzi gaituzte. Hobe 2019an, 2020an baino. Hurrengo agintaldia amaitu baino lehen AHTa Bilbora heltzea nahi dut, horrela eremu honetan guztian jarduera berriei ekin ahal izateko”.

Juan Mari Aburtoren esanetan, AHTak lotura iraunkor, arin, seguru eta efikaza eskainiko du Europako, Estatuko eta Euskadiko gainerako lurraldeekin.Bilbao Europa osoan erreferentzia izatea gura dugu, trenbideko lotura moderno, arin eta erakargarriekin, kanpora joateko eta turistak zein inbertsiogileak gurera etortzeko. Europatik gertuago egon gura dugu. Euskadiko gainerako lurraldeetatik hurrago egon gura dugu, baita Estatuko lurraldeetatik ere. Bide-azpiegitura onak eta gure Porturako merkantzia gehiago, hegazkin-linea gehiago eta Europako nahiz munduko edozein aireporturekiko lotura gehiago gura ditut”.

Halaber, Aburtoren aburuz abiadura handia garapen ekonomikorako aukera handia da. ”Euskal hiriburuen arteko bidaien iraupena murrizteak eta Madrilera nahiz Pariserako bidaien luzera gutxitzeak Bilboko enpresen dinamismoa eta garapen ekonomikoa sustatuko dute; ziur gaude horretaz”.

Abandoko geltokiak bere konfigurazio berriaren bitartez ingurune osoarekin bat egingo du eta herritarrek erabiltzeko moduko eremu berriak sortuko dira Bilbora AHTa tunel baten bidez heltzen denetik. Nabarmendu duenez, “Gaur egun kulturak, belaunaldiak eta istorioak nahasten diren espazio honetarako ideiak dauzkagu; izan ere, etorkizunerako nahi dugun Bilbao Bikain horretan txertatuago sentitzeko aukera berria merezi du inolako zalantzarik gabe. Zabalgunea eta Bilbo Zaharra, San Francisco eta Zabala lotu gura ditugu, hemen ere Bilbao berriagoa, modernoagoa eta integralagoa egiteko, Ekintza bihurtu nahi ditugun proiektuak dauzkagu”.