Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/10
Juan Mari Aburtoren ustez, Bilbok hiri moderno, ireki, seguru, garbi, iraunkor, solidario eta gizalegezkoa izan behar du
Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak Deustun zehaztu du bere lehentasuna hirigintza, gizarte, kultura eta ekonomia arloetako garapena dela auzo guztietan
Juan Mari Aburto Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia gaur goizean Deustuko barrutira etorri da ekintzen bidez erakustera bere lehentasuna hirigintza, gizarte, kultura eta ekonomia arloetako garapena dela auzo guztietan: “Hobekuntzak kaleetan, urbanizazio berriak, aisiarako guneak sustatu, esate baterako, Botika Zarreko honako hau, Arangoitirako sarbidea zaindu eta 1. Barrutia osatzen duten auzoen arteko lotura estutu: Ibarrekolanda, San Ignazio eta Elorrieta. Ekintzak Bilborentzat. Ekintzak gure auzoentzat. Ekintzak gure Itsasadarrarentzat”.
Eta hain zuzen ere, Itsasadarraren ondoan, Itsasadarra Bilboren ekonomia eta aisiarako eragilea dela gogora ekarri du: “Itsasadar garbi zein saneatu honek, egunez egun bizitzaz beteago dagoenak, jarduera berriak biltzen jarraitu dezala nahi dugu eta, hala, Bilboren ekonomiaren eta aisiaren eragile sendoa izan dadin ere bai. Itsasadar honetan denetariko jarduerak gauzatu daitezela: “Tomatera” traineruaren arrakastak, taularen gaineko surflariak, piraguistak, Unibertsitateen arteko estropadak, turistentzako itsasontziak eta, zergatik ez, baita aisiarako ontziak ere... Gaur egun Itsasadarrak ohorezko matrikula daukan hiri bikaina lortzeko ametsa bueltan ekarri digu”.
Hona hemen hautagai jeltzalearen helburu handia: Bilbao etorkizunean Hazten Laguntzea eta Bilbao Bikaina lortzea. Bilbao Bikaina. “Gure kudeaketa Ekintzen bidez ikusten da. Ekintzak Bilbao Hazten Laguntzeko eta ekintzak bilbotarron bizi-kalitatea hazten laguntzeko. Oso zehaztuta eta oso argi daukagu nola egingo dugun Bilbao Bikain hori. Modu bakarra dago: gure jarduerak eta gure konpromisoak argi edukitzea”.
Aburtoren esanetan, EAJ-PNVk herri-erakundeetan gauzatutako kudeaketa egokia izan da eta bide onetik doa, BALIOAK dauzka. Gainera, zuzentasun, zintzotasun, justizia, ekitate eta ahalegin handienaz beti jarduteko konpromisoa jakinarazi du. “Politikaren balioa, jakina. Baina balioen politika aurretik ipintzen dut. Balioak politika berria egiteko. Konpromisoa agertzen duen politika. Atzean edo bizitzako bide-bazterretan inor uzten ez duena. Hemen bizi gara eta lan egiten dugu guztiok, elkarrekin. Genero, ideologia edo erlijioarengatik inor bereizi gabe. Udal politika herritarren parte-hartzearen bitartez eta gehiengoak partekatutako konpromiso irmoetan oinarrituta garatu behar delakoan nago, argi eta garbi. Juan Mari Aburto ez da inor eta ez da ezer izango berak babesten dituen balioak kontuan izan gabe”.
10 Balio Bilbao Bikain batentzat, Juan Mari Aburtok dioen bezala: “Bilbok hiri moderno, ireki, seguru, garbi, iraunkor, solidario eta gizalegezkoa izan behar du. Nire balioek neu eta datozen urteetan lagun izango dudan taldea identifikatzeko balio izatea nahi dut. 10 balio Bilbao Bikainarentzat: zintzotasuna, zuzentasuna, ahalegina, lana, elkartasuna, zorroztasuna, gardentasuna, lankidetza, gertutasuna eta, irmoki defendatzen dudan beste bat, taldea”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25