Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/12

Juan Mari Aburto ekinez egina, proiektu eta egitasmoekin eta hitz hutsalak alde batera utzita hiriko goiko auzoetara hurbildu da irisgarriagoak egite aldera

Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai Juan Mari Aburto gau goizean Arabella auzora hurbildu da EKINTZEN bidez bere lehentasuna auzo guztietako hirigintza, gizarte, kultura eta ekonomia arloetako garapena dela.

rss Ezagutzera eman
Ibon Areso, Ibone Bengoetxea eta Juan Mari Aburto

ARGAZKIA JAITSI

  • Juan Mari Aburto en Arabella
    2015/05/12

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Bere ardura nagusienetakoa Hiriko goiko auzoetako irisgarritasuna da: “gaur EKINEZ EGINA, proiektu eta ekintzekin gatorkizue. Hitz hutsalak alde batera utzita. Nik bete ezin dudanik ez dizuet aginduko. EKINEZ EGINGO dugu: Auzoekiko nire konpromisoa, BARRUTI GUZTIETAN martxan jartzeko prest ditugun 150 proiektuetan du isla”. 

Topaketa iraun bitartean, hautagai jeltzaleak, hirirako bere proposamenak planteatu ditu, bere helburua “etorkizunean ere Bilbo hazi arazi eta 10etik hamarreko Bilbo bat lortzea dela” adieraziz. Horretarako, hiru ardatz nagusi dituen bide-orria zehaztu du, “enpleguan, ekonomia jardueran eta bizi- kalitatean hazteko”.

Azken hilabeteetan, Aburto Bilbotik barrena ibili da, bere koaderno gorrian ikusten zuen guztia apuntatzen. Auzotarrek komentatzen zioten guztia apuntatzen, beharrak aukerak, proiektuak, kexak, iradokizunak, … bilbotarrentzako garrantzitsua den guztia: “hirigintza- hobekuntzak, argi eta segurtasun gehiago: bide publikoetan eta auzo komunitateetan arrapalak eta igogailuak jarriz irisgarritasuna bultzatzeko: espaloi beheratze gehiagorekin, gure helbideetara hurbilduko gaituzten garraio hobe eta gehiagorekin; distantzia eta irisgarritasuna Bilbon arazo izan ez daitezen lan egingo dut. Inor ez dadila  aldapa pikoak igo eta jaitsi ezin dutelako edo igogailurik ez dagoelako diskriminatuta sentitu…”

Juan Mari Aburtok eta bere lan taldean Arabellan zehar ibili dira, Remar, Sarrikue, Zurbaran… Andra Mari igo eta jaitsi dute “Badakit batzuetan, gure orografiagatik dela eta, IRTENBIDEAK errazak ez direla. Baina nik adorez eutsiko diot. Bilbotarra naizelako eta Bilboko hurrengo alkatea izan gura dudalako. Zuen alkatea” komentatu du.