Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/14

Juan Mari Aburtok, Alde Zaharrean modernitatea, abangoardia, historikoa eta komertziala bil daitezen gura du

Bilboko alkatetzarako hautagai Juan Mari Aburto Alde Zaharrean izan da gaur, hiriko bihotz historikoa, Bilbo izan zenaren muina bizirik mantendu nahi duelako. ”Alde Zaharrarentzako izaera osoko Plan Berezia garatuko dugu. Ez dugu Alde Zaharra zaharkituta gera dadin onartuko. Bizi- bizia gura dugu. Ekintzaz Beteta, Merkataritza eta ostalaritzaz beteta”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Juan Mari Aburto Alde Zaharrean
    2015/05/14

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Alde Zaharra, Bilboko biztanleriaren %2a da, baina hiriko merkataritzaren %8a biltzen du eta hirian gehien bisitatzen den aldeetako bat bat da. Hautagai jeltzaleak  nahi du ”Alde Zaharrean modernitatea, Abangoardia, historikoa eta tradizionala bil daitezen. Merkataritza suspertzeko Bilboko alde historikoa Biziberritzeko Plan bat egingo dugu”. Horretarako, egingo da “merkataritza espezializatua eta abangoardiazkoa erakartzeko Plan bat, esparru bakoitzeko kale bereziekin. Hiriko merkataritza, orokorrean babestuko dugu. Sektorearekin eta bere elkarteekin batera joango gara, sektore eta auzo mailako dinamizazio proiektuak babestuz”. Aburtok gainera, indartu gura du “Bilboko Merkataritza Berritzaileen programa,  gure denda txikien lehiakortasuna areagotuko duten ezagutza, berrikuntza gakoak eta etorkizuna helarazteko laguntza berezi gisa, merkataritza are espezializatu eta kalitatedun batera eramango gaituena.” Horrez gain, Bizkaiko eta Euskadiko beste txokoetako bisitari eta turismoarekin erlazionatutako merkataritza ibilbideak sortu eta bultzatuko dira.  

Inork ezin dezake alde Zaharra bere denda, komertzio edo familia negoziorik gabe imajinatu. Komertzioak pisu handia du. Horregatik, Aburtok eta bere lan taldeak bultzatzaileak izan eta aberastasuna, enplegua eta poztasuna ekar dezaketen elementu berriak identifikatu dituzte. “Bai, poztasuna, enplegua eta ekonomia jarduera. Gure hiriari eta bertako hirikideei ere bizitza emango diotenak”.

Hautagai jeltzaleak azaldu duenez, Alde Zaharrarentzako Euskal Museoa- Museo Vascoren birgaitze eta zaharberritzea oinarrizko proiektuetako bat da: “Unai Errementeria eta biok, Bilbo eta Bizkaiko EA-PNVk, Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta Bilboko alkate izatera heltzen baldin bagara, alde Zaharrerako proiektu handi baten inbertitzeko konpromisoa hartu dugu. Euskal Museoa- Museo Vascoren birgaitze eta zaharberritzean oinarritutako proiektu bat. Erreferentziazko, gure tradizio eta gure historiaren museo bihurtuko dugu, eta noski,  gure Arte eta gure Kultura ezagutzeko derrigorrezko puntu izango den bertako eta nazioarteko gune erakargarri ere bai”.

EAJ-PNVren kudeaketa ekinez egina da. Ekinez egina Bilbo hazi arazteko  eta ekinez egina bilbotarren bizi kalitatea hazi arazteko. Juan Mari Aburtok ekintza gehiago nahi ditu Alde Zaharrarentzako: “gure programan dagoeneko hutsik dauden lokalak dinamizatzea aurreikusten da. Argiteria eta garbiketa jo ta ke zainduko dugu. Eta etorkizun hurbilari so egin behar diogu eta Metroko 3. Linearen etorrera aprobetxatu behar dugu, denda hauetara turista eta bezero gehiago erakartzeko. Eta, bereziki, Alde Zaharreko komertzioa bultzatuko dugu.”  Aburto Bilboko auzoetako Alkate izan gura duen Aburtok bere hitzak bukatu ditu esanez: “auzoetako merkataritza ere dinamizatuko dugu”.

Bideo erlazionatuak...