Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/15
Aburtok Bilbao bikaina izatea nahi du, baita garraio publikoari dagokionez ere
Bilboko alkatetzarako hautagaia gaur goizean hurbildu da Txurdinagaraino Bilboko Garraioari bultzada emateko ezarri duen ibilbide-orriaren berri ematera. "Hiri moderno, ireki, garbi, seguru, iraunkor, erakargarri eta berriztatzailea lortu nahi badugu, zalantza barik, garraio publikorik onena eta aurreratuena eduki behar dugu."
Metroaren 3. lineako sarreretako baten aurrean, EAJ-PNVren hautagaiak iragarri duenez, berandu baino lehen, linea honetan Norman Fosterrek diseinatutako zazpi geltoki berri egongo direla iragarri du. Horrek egoera berria ekarri digu Bizkaiko garraio-sareari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza instituzionalari esker.
Hautagai jeltzalearen xedea honako hau da: "Bilboren komunikazio-sarean benetako eraldaketa gertatzea, herritarrentzako erabilpen-, dinamika- eta espazio-aukera berriak zabaltzeko. Eraldaketa horretan, zalantza barik, hurrengo erronkak ditugu: metroaren 3. lineak aurrera jotzea; tranbia luzatzea; Bilbobuseko autobus eta linea gehiago eta hobeak egitea; eta, jakina, Abiadura Handiko Trena lehenbailehen gurera heltzea ".
Aburto besoak zabalik dago Metroa heldu zain. Batetik, auzokoek hura erabiltzeko eduki dezaten; eta bestetik, Metroaren 3. linea funtzionatzen hasiko denean sortutako espazio libreetan hirigintza-arloko garapenerako jarduera berriak egin ahal izateko. Metroaz gain, Juan Mari Aburtok tranbiaren sarea handitu nahi du, ibilbidea Autonomiatik aurrera luzatuta eta Plaza Biribilarekin lotuta, sarea hedatzeko beste aukera batzuk aztertzeaz gain.
Lurpeko Termibuseko geltoki intermodala da EAJ-PNVren hautagaiak daukan beste proiektu garrantzitsua. Bere esanetan, hura izango da "beste leku batzuetara autobusak joateko eta etortzeko ate handia". Halaber, Bilbobuseko unitateak ere hobetu gura ditu, teknologia berrietara egokituta eta soluzio berriak bilatuta eta lineak zein maiztasunak hobetuta. Aburto prestatzen dabil Bilborentzako bizikleta-plana, gaur egungo bidegorriak luzatzeko eta bizikletaren erabilera sustatzeko asmoz.
Era berean, Aburtok atseden barik lan egingo du Bilboko Aireporturako nazioarteko lotura berriak ekartzeko. "Eta hurrengo urteotan burutu nahi dugun iraultza honen zikloari amaiera emateko, gure xedea Abiadura Handiko Trena Abandora heltzea da. Garraiobide hori eduki nahi dugu Europako, Euskadiko eta Estatuko gainerako lurraldeekin lotura iraunkor, azkar, seguru eta eraginkorra eskainiko digulako."
Hona hemen Eusko Alderdi Jeltzaleak nahi duen Bilbo Bikaina, 10etik 10 lortzen duen hiria, baita garraio publikoari dagokionez.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25