Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/16

Aburtok hiri ireki eta parte-hartzailea nahi du, eta horretarako, herritarrek parte hartzeko mekanismoak indartuko ditu

Bilboko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia, azken hilabeteetan sektore eta kolektibo guztietako ehunka lagun, auzokide, erakunde, enpresa eta elkarterekin batzartu da, herritarren parte-hartzearen bidez programa IREKIA osatzeko asmoz.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Bilbo berria guztion artean egingo dugu. Bilbotarrok Juan Mari Aburtorekin. Elkarlanean. Herritarren parte-hartzearekin. Elkarrekin, talde bat gara, eta talde bikaina izango gara!". Eta herritarren parte-hartze horri esker, Aburto gaur herritarren asmoak GAUZATZEKO eta Bilbo gobernatzeko proposatzen dituen proiektuekin datorkigu, EKINEZ EGINGO ditugunak.

Hautagai jeltzalearen helburu nagusia "Bilbo hazten laguntzea da, enpleguan, jarduera ekonomikoan eta bizi-kalitatean." Xede horretara heltzeko gakoa pertsonak dira: "Pertsonak dira –ZARETE- garrantzitsuena eta Alkate gisa nire denbora guztia eskainiko dizuet. Arretaz entzungo dizuet. Zuen beharrizanak ezagutu nahi ditut, zuen arazoei soluzioak bilatu eta elkarri entzun, berba egin, akordioetara heldu" nabarmendu du.

Hain zuzen ere, Aburtok parte-hartzearen gaia Bilbon biztanle gehien daukan Santutxu auzoan jorratu nahi izan du. Alkatea izateko EAJ-PNVren hautagaiak iragarri duenez, herritarrek parte-hartzeko mekanismoak indartuko ditu "elkarri entzun, berba egin, negoziatu, adostu ahal izateko. Hitz batean, nahi dugun hiria eraikitzeko".

Hona hemen herritarrek parte-hartzeko mekanismoak:

-      Parte-hartzeari buruzko webgunea sortzea

-      Herritarrek Parte hartzeko Araudia eguneratzea.

-      Urtean behin irekitako parte-hartze prozesuak planifikatzea eta Online parte hartzeko tresnak indartzea.

-      Urtean behin Parte-hartzeari buruzko Txostena egitea.

-      Parte-hartzerako gaur egungo organoen eginkizuna mantentzea eta indartzea.

Herritarren ekarpen eta ideia hauekin hautagai jeltzaleak Bilbao horrelakoxe izatea nahi du: "hiri modernoa, segurua, garbia, iraunkorra, irekia eta parte-hartzailea, eta hori lortzeko, zorrotz eta ondo kudeatua. Kalitatezko lan egonkorra, inbertsioak eta merkataritzan jarduera handia eduki behar ditu, enpresa gehiago sortuta. Puntu guztietara heltzeko moduko garraio onarekin. Bere kale, espaloi, plaza eta proiektuetan hobetzeko lanak burututa. PERTSONAK lehenesten ditu hiri honek, haiek kontuan hartzen dituelako, inor baztertu barik."

Aburtok "Bilboko Auzoetako Alkatea izan nahi dut" esanda bere hitzaldia amaitu du.