Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/17

Juan Mari Aburtok bere egin du gardentasun, zorroztasun ekonomiko eta kudeaketa onerako Azkunak eta Aresok egindako lana

“Gardentasuna, parte-hartzea, kudeaketa aurreratua, zorroztasun ekonomikoa eta kudeaketa ona gure jarduera-ildo nagusiak izango dira. Eta Ekinez egingo dugu”, baieztatu du

rss Ezagutzera eman
Juan Mari Aburtok bere egin du gardentasun, zorroztasun ekonomiko eta kudeaketa onerako Azkunak eta Aresok egindako lana

ARGAZKIA JAITSI

  • Juan Mari Aburto - Gardentasuna
    2015/05/17

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Bilboren kultura-arloko ikonoa den Azkuna Zentroaren aurrean eta leku honetako izenaren esanguraz baliatuta, izan ere Iñaki Azkuna Bilboko Alkate handia betiko gogoan izateko balio izango du, Juan Mari Aburtok -Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak- bere alderdiak burututako kudeaketa aldarrikatu du, gardentasuna, zorroztasun ekonomikoa eta kudeaketa ona haren ardatzak izanik. "Gaur EAJ-PNVk Bilboko Udalean izandako kudeaketa ona aldarrikatu nahi dut. Gure identitate-ikurra da eta etorkizunean ere hari eutsiko diogu".

Bilboko Udalean EAJ-PNVk egindako kudeaketari esker, Bilboren irudia nazioartean bikaina da. Tamaina erdiko Europako 9. hiri erakargarriena da nazioarteko inbertsiorako eta Estatuko hirugarrena, gure kultura-eskaintzaren kalitate- eta berrikuntza-mailarengatik. Aburtok nabarmendu duenez “Bilbok kanporako eta barrurako lotura bikainak edukitzeaz gain, bere gizartearen eta elkarteen antolakuntza aberatsa da eta herritarrek parte hartzeko bide sendoak dauzka.

Azken urteetan garatutako kudeaketa ekonomikoak emaitza bikain eta ezagunak lortu ditu: Bilbok Estatuko hiri handien zerga eta tasa baxuenak dauzka. Udala zorretan ez sartzea lortu dugu, udal zerbitzuen kalitateari eutsita ere. Eta, are garrantzitsuagoa da EAJ-PNVk kudeatutako Bilboko Udalak 100 puntutik 100 lortu ditu Nazioarteko Gardentasuna Erakundeak Udalentzat prestatutako Gardentasun Indizearen edizio guztietan. "Hona hemen Azkunak eta Aresok utzi digutena. EAJ-PNVren gobernuek bilbotarrei egindako ekarpen ona aldarrikatu nahi dut".

Alkate izateko Eusko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak lanean jarraituko du atsedenik gabe Bilbao hazten laguntzeko. Maila guztietan hazi: Bilbon lan eta aberastasun gehiagorekin eta, haren ondorioz, bizi-kalitate handiagoarekin. “Nire konpromisoa Bilbao Bikain horri eustea eta, ahal izanez gero, adierazle horiek hobetzea da. 10etik 10 lortzen dituen Bilbao hori lortzea. Bilbo bikaina. Bilbao Hazten Laguntzea, Ekinez Egina, hutsik dauden berbak alde batera utzita. Buru belarri lanean jartzea”.

Bilborekin dituen 10 konpromisoetatik gaur Aburtok horietatik hiru nabarmendu gura izan ditu: "Bilbao ireki eta parte-hartzailearen aldeko konpromisoa daukat, herritarrek parte hartzeko mekanismoak indartuko ditugu eta entzuten, berba egiten, negoziatzen eta adosten jakingo dugu. Arlo publikoaren eta pribatuen arteko lankidetzaren alde dudan konpromisoa daukat. Eta gardentasunaren nahiz gobernu onaren aldeko konpromisoa daukat.

EAJ-PNVren hautagaiak hurrengo hitzen bidez amaitu du ekitaldia: “Gardentasuna, parte-hartzea, kudeaketa aurreratua, zorroztasun ekonomikoa eta kudeaketa ona gure jarduera-ildo nagusiak izango dira. Eta Ekinez egingo dugu”.