Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/18
Aburtok Bilbo Manhattan berri bihurtu gura du, kultura, berrikuntza eta sormena jario etengabeduna
Enplegu eta ekonomia jardueran hazi arazi. Hauxe da hurrengo urteetan Bilbo eraikitzen jarraitzeko Juan Mari Aburtok duen lehentasun nagusia. “Hazi razi eta hazi arazi. Baina hitz hutsalik Gabe. Ekinez egina.”
-
Aburto, Bilboko kultura, berrikuntza eta sormenari buruz 2015/05/18
Honela hasi da gaur goizean, etorkizuneko Errekaldeko auzo factoryaren aurrean Bilboko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia. “Enplegua sortzeko eta ekonomia jarduerak bultzatzeko egitasmo mapa handi bat antolatu dugu Bilborako.”
Azken hilabeteetan, hautagai jeltzalea, makina bat pertsona, entitate, enpresa eta sektore eta kolektibo guztietako elkarteekin bildu eta jardun da; artista, diseinatzaile, gazte eta pertsona nagusiak; auzotarrekin; laburbilduz, Aburtok, guztion hitzak adituta, hiria barru barrutik zundatu du, eta horren ostean, ekintzen dekalogo bat egitera pasa da: “hizketa eta hausnarketa prozesu bizi horren ondorioz Bilbon ekonomia eta enplegua nola bultzatu nahi dugun jakiteko 10 egitasmo zehatz biltzen dituen “bidai orria” landu dugu”.
Egitasmoak hauek dira:
1- Ekintzailetza, arlo guztietan, babestea.
2- Enpresak sortzeko finantzaketa publiko- pribatua babestea.
3- Urteko Enplegu Plana sortzea: Lanbiderekin batera, bere lehen enplegua bilatzen duten gazteei, 45 urte baino gehiagokoei eta lan merkaturatzeko arazoak dituzten pertsonei bideratuta.
4- Garapen pertsonal eta profesionalerako beharrezko eskumenak lortzen lagunduko dieten gazteentzako programa berezia sortzea.
5- “Unibertsitate eta Ezagutza hiri” gisa, inbertsio eta talentua bultzatuko duen Bilbo baten alde lan egitea.
6- Hiriko, familia eta bertako merkataritzaren aldeko gure babesa indartzea.
7- Kokapen espazio berriak aprobetxatuz, ekonomia sektore berriak garatzea..
8- Bilbo, “nazioarteko markaren” eta promozio turistikoaren aldeko apustua bermatzea.
9- Inbertsioak eta talentua erakartzea, Bilbo negozio hiri izan dadin.
10- Eta sormen industria berrien sortzea bultzatzea.
Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak proiektuei buruz ere jardun da: “Berrikuntzarekin eta sormen industriekin zerikusia duten ekintza guztiekin egin gura ditugun proiektuak, enplegu aukera berriak sortzen dituzten berrikuntza enpresa sektore berriekin. Eta apustu horretarako dagoeneko baditugu, besteak beste, hiru proiektu estrategiko: Zorrotzaurre, Zorrotzako muturra eta auzo factoryak.”
Alde batetik, Zorrotzaurre eta Zorrotzako muturra ditugu, hurrengo urteetako eraldatze ekonomikoa gauzatzeko bi espazio berriak: ”Zorrotzaurreren kasuan, ekonomia eta talentu berriaren irla deituriko horren sormenaz ari gara, eta beste egitasmoen artean, teknologia berrien eta sormen sektoreetan espezializatutako Parke Teknologiko bat proiektatuta daukagu. Eta Zorrotzako muturraren kasuan, Bilboko industria gune berri bihurtu gura dugu.”
Auzo Factory-ei eman gura zaien bultzadari dagokionez, Aburtok azpimarratu du: “Auzo Factoryak, auzoetako bertako bihotzetatik jaiotako ezagutza eta teknologia enpresa proiektuen motor ekonomiko berriak dira. Eta proiektu horietan batez ere, gazte jendea inplikatu gura dugu, bere ideiak, bere egitasmoak, bere sormena aintzat hartuta eta erabiltzen ez diren edo gutxi erabiltzen diren auzoetako bertako eraikinak euskarri fisiko hartuta.” Alkatetzarako hautagaiak aditzera eman duenez “asmo handikoak izan gura dugu. Egitasmo hauen atzean, gure erronka, Bilbo, Bizkaiko eta Euskadiko New York berri bihurtzea da. Euskal Manhattan berri bat, kultura, berrikuntza eta sormena jario etengabeduna.”
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25