Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/19

Aburtok Bilbo estatuko hiririk seguruena izaten jarraituko duela hitzeman du

Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNVk aurkezten duen hautagaia, Otxarkoagako Udaltzainen Polizia-etxera hurbildu da Bilboko Segurtasunari buruz hitz egiteko eta Bilbao hiri segurua dela azpimarratzeko: "Azkuna eta Areso alkateek -EAJkoak- legatu bikaina utzi digute; izan ere, haiei esker Bilbao Estatuko hiririk seguruena da gaur egun. Ekinez egina; ez dira hitz hutsak".

rss Ezagutzera eman
Aburtok Bilbo estatuko hiririk seguruena izaten jarraituko duela hitzeman du

ARGAZKIA JAITSI

  • Juan Mari Aburto - Seguritatea
    2015/05/19

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Juan Mari Aburtoren helburu nagusia Bilbo maila guztietan HAZTEA da. Lana, jarduera ekonomikoak eta bizitza-kalitatea haztea. Horregatik, bere erronka honako hau da: "hiri moderno, solidario eta inklusibo baten buru izatea, eta era berean, hiri hori kulturaz, inbertsioz eta saltokiz betetakoa izatea. Bai eta turismoaren eta negozioen eragile ere." Laburbilduz, 10etik 10eko nota duen Hiri batena. Bilbao bikaina". Eta hiriak bikaintasun nota hori lortzeko segurtasun zerbitzu onenak izan behar ditugu: "gizarte segurua, gizarte libreagoa eta irekiagoa baita."

Hautagai jeltzaleak hiriko segurtasun lan horrekin jarraitu eta indartu nahi du hiru fronte handitan oinarrituta: "Hiritarren Segurtasuna, gertuko eta espezializatutako poliziaren bidez; Larrialdiak, edozein gertaeratarako ondo prestatutako eta kalitatezko suhiltzaileekin; eta Bizikidetza, gizarte edo auzoko edozein motatako arazo edo gatazka detektatzeko eta aurreikusteko gure baliabide guztiak indartuz".

Aburtok Azkuna alkatea gogora ekarri du bere hitzaldian: "Azkunak 'guerra al navajero'-ri buruz hitz egiten zuen". Nik lan egingo dut indarkeria erabiltzen dutenek gure hirian tokirik ez izateko. Hemen, Bilbon, indarkeriak ez du inolako lekurik izango. Eta gure arma bakarrak prebentzioa eta espezializazioa izango dira, kalean egonda errealitatea sentitzen duten profesionalekin.

EAJren kudeaketa Ekintzekin ikus daiteke: "BILBORAKO Ekintzak, Auzoetarako Ekintzak, Txurdinaga eta Otxarkoagarako Ekintzak. Barruti guztietan".

Honako hauek dira Juan Mari Aburtok Otxarkoagan aurreikusitako ekintzak: " 'Imajinatu Otxarkoaga' Proiektuarekin jarraitu eta berau bultzatu". Gazteentzako proiektuak garatzeko xedez, lonjak egokitzea Udal Etxebizitzak egiteko. Langaran, Ilumineta eta Txotenako etxebizitzetan eta auzoan oztopo arkitektonikoak kentzea. Metroko 3. Linea ibiltzen hastear dagoenez gero, Kenpa Enbeita plazako garapen urbanistikoa bukatzea.

Bestetik, honako hauek dira EAJko hautagaiak Txurdinagan aurkeztutako ekintzak: " Europa Parkeko instalazioak eta erabilpenak hobetzea kirol-ekipamendua jarriz. Gainera, Begoñako Ecoboulevarda zatika egin, Txurdinagako zubia estali eta auzo osoan merkataritza dinamizatu nahi dugu"

Aburtok "kaleko polizia gehiago, gertuagoa den polizia" duen Bilbo seguru, garbi eta irisgarri baten alde lan egiteko konpromisoa hartuz bukatu du hitzaldia. Pertsonak zaintzea, Bilbok hazten jarraitu behar duelako, baita Estatuko hiririk seguruena izaten ere.