Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/22
Juan Mari Aburtok Bilboko auzo guztietan enplegu eta bizi kalitatearekiko konpromisoa hartu du
Bilboko alkatetzarako Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagai Juan Mari Aburto Mintegitxueta auzora hurbildu da, bertatik Bilbo miresgarria ikusi eta guztiok bateginik, hiriak etorkizunerako eskaintzen dituen aukeren inguruan pentsatzeko.
-
Juan Mari Aburtok Bilboko auzo guztietan enplegu eta bizi kalitatearekiko konpromisoa hartu du 2015/05/22
Aburtok hamarretik hamarreko Bilbo bat gura du arlo guztietan “kulturan, gizarte zerbitzuetan, garraioan, garbiketan, segurtasunean, Uriko gizon eta emakume bakoitzari eta guztioi orokorrean axola zaizkigun gaiak. Bilbao hazi arazi gura dut. Enpleguan, Ekonomia Jardueratan hazi arazi, eta horrekin batera, baita bilbotar guztien Bizi Kalitatean hazi arazi gura ere.”
Bi aste hauetan, hautagai jeltzalea bere proiektu, ideiak eta lehentasunak kontatzera jardun izan da, inor zirikatu Gabe: “15 egun hauetan ni hobeto ezagutzeko aukera izan duzue. Horrelakoxea naiz, ikusten duzuen modukoa. Hauxe izan da, da eta izango da nire estiloa. Balioetan oinarritutako politika. Hiritarrak entzutea, parte har dezaten uztea, hurbiltasuna, gertutasuna eta gertutasuna. Eta auzoak. Bilboko auzo guztietako Alkatea izan gura dut.”
Aburtok kanpora, mundura begiratzen duen Bilbo gura du, baina bere lehen begirada barrurantza izango dela iragarri du, pertsonen beharrak konpondu eta hobetze aldera. “Gaur, zuekin batera, gure Uriko goiko aldeko auzo batean bukatu gura nuen kanpaina hau, nire Bilborekiko eta bertako auzo guztiekiko konpromisoa agertzeko. Erdigunekoekin eta inguruko auzokoekin, goiko aldekoekin eta ez hain goian dauden auzoekin. Hemen, gure Bilbo maitearen paraje eder hauen aurrean, Bilbo hazi arazteko nire konpromisoa agertzen dizuet berriz ere, bai enpleguaren, bai ekonomia jardueren bai bizi kalitatearen bitartez” azpimarratu du.
Ekinez egina eta hitz hutsalik Gabe. Alkatetzarako hautagaiak hamarretik hamarreko Bilbo bat gura du eta guztion artean egin ere, iritzi guztiak entzunda eta parte hartze aktiboaz: “Bilborentzako etorkizun hobeago bat dut buruan baita hiri honetan bizi, lan egin eta elkarrekin bizi garen guztiontzat eta bilbotar bakoitzarentzat etorkizun hobeago bat ere. Munduko hiri onenean. Eta Bilboko Alkatea izan gura dut.”
Juan Mari Aburtok Bilboko kaleetatik barrena ibili izan da eta ehunka pertsona agurtu ditu, axola zaizkien gauzak kontatzera, bere iritziak ezagutzera edo besterik gabe, musu edo besarkada bat ematera hurbildu diren pertsona ezezagunak. Egun hauetan zehar, auzoetara itzultzera dedikatu da eta guztietan egon ere. Bere konpromisoa auzoetara, behin eta berriz itzultzea dela baietsi du. ”Azkunak eta Aresok, tradizionala bezain nazioartekoa den hiri honetako alkate guztiek bezala, nik ere irrikaz maite dut Bilbao. Bilbao buruan daramadalako eta bilbotarrak bihotzean”, bukatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25