Prentsa Aretoa

Berriak

2015/06/12

EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k Bilboko Udalean gobernu sendo eta egonkorra osatzeko akordioa adostu dute

Itunak jasotzen ditu agintaldi osorako partekatzen diren lehentasun eta helburuen inguruko diagnosia, proposatutako helburuak lortzeko lehenesten diren egitasmoak eta akordiorako funtzionamendu arauak eta alderdi bien arteko erantzukizunen banaketa.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k Bilboko Udalean gobernu sendo eta egonkorra osatzeko akordioa adostu dute

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k gaurkoan izenpetu dute Bilboko Udalean 2015-2019 agintaldirako egonkortasuna eta gobernagarritasuna bermatzeko akordioa.

Alderdi biotako Bizkaiko herrialde exekutibetako arduradunek, hala nola, Itxaso, Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, eta Mikel Torresek, Bizkaiko PSE-EE-ren idazkari nagusiak, eta Bilboko Udalean alderdi biotako ordezkari Juan Mari Aburtok eta Alfonso Gilek izenpetu dute Bizkaiko herrialde historikoko toki erakunde gorenean egonkortasun politikoa bermatzeko adostu duten akordioa.

Alderdi biek ezarri dute Bilbo hiriak akordio hau behar duela ikuspuntu hirukoitzean, hau da, alderdi sozial, ekonomikoan eta hirigintzan beharrezko duen eraldaketa prozesuan aurrera egiten segitzeko, eta, aldi berean, gero eta hurbilagoa, irekiagoa eta eraginkorragoa izan behar duen udal administrazioaren esparruan.

Akordioan jasotzen dira Bilbo hiriaren oraingo egoerari buruzko diagnosi partekatua, agintaldirako partekatzen diren lehentasun eta helburuak, ezarritako helburuak lortzeko lehenesten diren egitasmoak eta akordioaren funtzionamendurako arauak eta alderdi bien arteko erantzukizunen banaketa.

Akordio honen arabera, EAJ-PNV-ren ardurapean egongo dira Alkatetza eta lehen eta hirugarren alkateordetzak, eta PSE-EEren ardurapean egongo da bigarren alkateordetza. Koordinazio arloei dagokienez, udal arlo ezberdinak zuzentzen dituztenak, jeltzaleak arduratuko dira Alkatetzako Koordinazioaz, Garapen Ekonomiko eta Gobernu Onaz; Gizarte Politiken Koordinazioaz; Jasangarritasun eta Hiri Garapenerako Politiken Koordinazioaz; Kultur Politikak, Euskara, Hezkuntza, Gazteria eta Kirola koordinatzeko lanaz; era Hiriko Segurtasunaren Koordinazio lanaz. Sozialistak, beren aldetik Mugikortasun Politikak, Ingurumena, Etxebizitza eta Garapen Osasungarria koordinatzeaz arduratuko dira.