Prentsa Aretoa
Berriak
2015/06/13
Juan Mari Aburto izendatu dute Bilboko alkate
Alkate berria hiria “harrotasun handiz, zintzotasun eta erantzukizun osoz” ordezkatuko duela berretsi du
Juan Mari Aburto - profila
DOKUMENTOAK - 2015/06/13
Bilboko EAJ-PNV-ren zerrendaburu Juan Mari Aburto Bilboko alkate aukeratu dute 2015-2019 agintaldirako, talde jeltzaleko 13 zinegotzien eta talde sozialistako 4 zinegotzien babesarekin.
Juan Mari Aburtok Ibon Areso Bilboko orain arteko alkate eta lagunaren eskutik jaso du Bilbo hiribilduko aginte makila. Areso hunkitu egin da alkate berriari aginte makila ematean. Aburtok, alkate bihurtzean, Bilboko herritarrei adierazi die bere esker onik beroena eta Bilborekin hartu duen konpromisoa azpimarratu du ; aldi berean hiria “harrotasun handiz, zintzotasun eta erantzukizun osoz” ordezkatuko duela berretsi du.
Hiribilduko orain arteko alkateak gogora ekarri ondoren, Aburtok gauzak egiteko duen era propioa aldarrikatu du, eta akordioak lortzeko eta taldean lan egiteko borondatea azpimarratu du; era berean gogoratu nahi izan du bere lehentasunak izango direla enplegua, jarduera ekonomikoa eta Bilboko gizon eta emakumeen bizitza kalitatea.
Aburtok argi eta garbi adierazi du Bilbo hiriaren eta hiritarren interesak defendatzeko lana egiteko duen borondate argia eta gaurko osoko bilkuran aitortu du “munduko hiririk oneneko alkate“ izan nahi duela. “Eta, aukera badago, mundu osoan pertsonarik onenak dituen hiriko alkate izan nahi dut. Hori da nire Bilbo, eta nik hiri horretako alkate izan nahi dut”.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















