Prentsa Aretoa

Berriak

2015/07/15

Lezamako Gurutzeko baselizak aisigunea izango du inguruan

Mahaiak jarri dituzte berriztatu berria izan den elizatxo ondoko zelaian.

rss Ezagutzera eman
Lezamako Gurutzeko baselizak aisigunea izango du inguruan

ARGAZKIA JAITSI

Duela pare bat urte, Lezamako Udalak Gurutze auzoko Kristo Santuaren baseliza berriztatzeko erabakia hartu zuen. Baseliza txiki honek lezamarrentzat duen balioaz gain, herriaren ondare historikoa ere bada. Udalak hainbat lan jarri ditu abian baseliza berriztatzeko eta denborak kalte ugari ekarri dizkion elizatxoa egoera onean uzteko.

Lan prozesuan, baselizaren egitura eta elizako elementu nagusia den Barroko aldiko (XVIII. Mendea) erretaula koloreztatua berriztatu da. Dena dela, lan hauen helburua, elizaren izaera erlijiosoari erabilera sozio-kulturala ematea ere izan da. Hori dela eta, Lezamako udalak erabilera berriak eman nahi izan dizkio, baselizan eta inguruan erakusketak eta hitzaldiak antolatu eta egin ahal izateko.

Orain amaitu berri da herrian egin diren lan hauen azken fasea. Azken asteotan eraikinaren kanpoko egitura konpontzen aritu izan dira eta barrukoak jarri dira. Baselizaren inguruan, aisiarako naturgunea prestatu da eta hainbat mahai eta eserleku jarri dira.

Azken lan hauen bidez, eraikin barrukoak atondu eta prestatu dira, ohiko erabileraz gain, erlijioaz aparteko jarduera kulturalak egin ahal izateko. Gurutzeko baseliza hau erakustoki izan dadin, koadroak eskegitzeko sistema ere jarri da, bertara hurbiltzeko aukera dutenek artisten lanak edo udal tailerretako ikasleen lanak ikusteko aukera izan dezaten.