Prentsa Aretoa
Berriak
2015/09/04
Aburto, EAJ-PNV-ko alkateen ordezkaritzan: “Zentzugabekeriaren biktimek topagunera eraman behar gaituzte eta ez gatazka esparrura”
Bilboko alkateak hitza eman du kontsentsua bilatuko duela talde politiko guztiekin “biktimak eta zor zaien oroimena eztabaida politiko orotik kanpo gera daitezen”
Juan Mari Aburto - Alkateen bilera
MINTZALDIA - 2015/09/04
“Zentzugabekeriaren biktimek topagunera eraman behar gaituzte eta ez gatazka esparrura” hitz hauek laburbiltzen dituzte Bilboko Alkateak esandako hitzak Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean Oroimenaren, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen GOGORA institutuan, terrorismoaren eta bortxakeriaren eraginez pertsona hilak izan ziren Euskal Autonomi Erkidegoko herrietako alkate guztiekin izan duen bileran. Aburtok EAJ-PNV-ko 63 alkateen izenean hitz egin du Eusko Jaurlaritzaren ordezkariekin oroimenari eta biktimei buruz egin den topaketan. Euskal agintaritza gorenak udal ordezkariei eman die beren herrietan terrorismoak eta jatorri politikoko beste bortxakeriek eragindako heriotza biktimei buruzko agiria. Ekitaldi honen bidez, Urkulluren Exekutiboak biktimak omentzeko ekitaldiak egitea “bultzatu “ nahi du, toki erakundeen “autonomiari” zor zaion errespetua bermatuta,betiere. Topaketa honetan Urkulluk alkateei adierazi die ordain eta oroimen esparru honetan “denok elkarrekin lan egiten segitzeko beharra”. Topaketa hau izan da Eusko Jaurlaritzak bake eta bizikidetza esparruan abian jarri dituen ekimenetako bat.
Azken urteotan Bilboko Udalak biktimak omentzeko eta gogoratzeko xedez bideratu duen esperientzia bateratu,solidario,ireki eta parte hartzailea azaldu ondoren, Aburtok esan du Bizkaiko hiriburua ez duela basakeria horren aurrean entzungorrarena egingo. “Biktima guztiak izango dira behin eta berriz omenduak eta gogoratuak, gure oroimenean eta gure hiriaren oroimenean gordeko ditugu”. Bilboko alkateak konbentzituta esan duenez “egindako kaltea zuzentzeko bidea da bakea,oroimena,aitortza,berradiskidetzea eta elkarbizitza elkarlanean lantzea”. Era berean ezarri duenez “kontsentsua bilatuko dugu udal talde guztiekin, biktimak eta zor diegun oroimena eztabaida politiko guztietatik kanpo gera daitezen eta Bilbo, orain arte bezala, eredugarri izaten segi dezan batasun sozial eta politikoan“.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25