Prentsa Aretoa

Berriak

2015/09/22

Behargintza Leioaren Prestakuntza ekintzen proposamen berria

Gure inguruan eta Lanbideren orientazio zerbitzuan hartzen ditugun pertsonen artean antzemandako beharrizanei erantzuteko ahaleginean, tailer eta ikastaro desberdinak antolatu ditu Behargintza Leioak lan bilaketarako erabiltzen diren tresnak hobetzeko eta nortasun profesionala lortu edo egiaztatzeko

rss Ezagutzera eman
Behargintza Leioaren Prestakuntza ekintzen proposamen berria

ARGAZKIA JAITSI

Hilero, enplegu bilaketarako tailer bat emango da, astebeteko iraupenarekin (10 ordu), Lanbideko orientatzaile batek zuzendua, ikuspegi praktiko eta parte hartzailea duena, jakin badakigulako taldean gehiago ikasten dela eta informazio fluxua emankorragoa dela. Tailer honetan, Lanbideren webgunea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, CV eredu eta aurkezpen gutun desberdinak prestatuko ditugu, gure hautagaitzarako enpresen zerrenda egingo dugu, lan elkarrizketetan trebatuko gara eta gure lana bilatzeko lana ebaluatzeko tresna diseinatuko dugu. 

Informatika erabiltzen jakitea ere ezinbestekoa da lana bilatzerako orduan. Horrexegatik, hilero, 30 orduko ikastaroa eskaintzen dugu oinarrizko informatikan lehen pausuak emateko. On line dauden lan eskaintzetan izena emateko eta jarraipen eraginkorra egiteko.

Baina lana bilatzeko oinarrizko tresnei buruzko tailer horiez gain, enpresan lan-profil zehatzetara lotutako ezagutzak ziurtatu edo ikasteko ikastaroak diseinatu ditu Behargintza Leioak. Ildo horretan, partaideen sarrera eta irteerako profilaren arabera, bi bloke handi eskaintzen dira.

Zerbitzuen Arloan, Administrari komertzialari dagokien 2.mailako Profesionaltasun Ziurtagiria, E-commerce izeneko merkataritza elektronikoari buruzko ikastaroa, eta ISO arau eta Barruko Auditoretzari buruzko ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaro horiek guztiek, gutxi gora behera, 2 hilabeteko praktikak eskaintzen dituzte enpresetan, ikasitakoa aplikatzeko eta langabetua lan mundura hurbiltzeko, curriculuma eta kontaktu profesionalen sarea hobetuz.

Eraikuntza eta Banaketaren Arloan, atzerako hondeamakinako ikastaroa eta plataforma jasotzaileko ikastaroa eskaintzen dira, makina horiek beren aurreko enpleguetan erabili dituztenek beren ezagutzak egiaztatzeko aukera izan dezaketen eta lan-segurtasuneko araudia bete. Horrela, gaitasun profesional horiek beren eraikuntzako lan fundazioko espedienteetan sartu ahal izango dituzte, beren enplegagarritasuna hobetuz.