Prentsa Aretoa

Berriak

2015/10/14

Urdulizek Gaztelekuaren lehen urteurrena ospatu du

2014ko irailaren 20an inauguratu zen Urdulizeko Gaztelekua. Egun batzuk lehenago, irailaren 10 eta 11n bisita gidatuak antolatu eta egin ziren lehenengo egunean familiei eta bigarren egunean zentroko erabiltzaile nagusi izango ziren gazteei tokia martxan jarri baino lehen ezagutarazteko

rss Ezagutzera eman
Urdulizek Gaztelekuaren lehen urteurrena ospatu du

ARGAZKIA JAITSI

Urdulizeko Gaztelekua funtzio anitzeko eraikina da eta hiru solairu ditu eta horietako erdiko solairuan dago Gaztelekua. Eraikina ahalik eta ondoen aprobetxatzeko, herriko hainbat erakunde eta elkartek erabiltzen duten esparrua eskaintzen du.

Lokala lau gune handitan banatuta dago: bata da teknologiarekin zerikusia duten jardueretarako (bide-kontsolak, ordenagailuak, musika...), beste bat da mahai jokoetarako eta irakurketarako (liburuak, kartak, mahai jokoak, monopolia...), beste bat dago talde jokoak praktikatzeko ( ping-pong, billarra, mahai-futbola,...) eta amaitzeko, tailerrak, zinema, dantza eta bestelakoak egiteko gunea dago. Gainera, Gaztelekuko aurreko fatxadan Boulder bat ere badago bertan eskalatzea praktikatzeko.

Gaztelekuaren ezaugarriak neurri handi batean zehaztu dira Urdulizeko gazteriak Gaztelekua sortzeko garatu izan den prozesu osoan erakutsi duen kemen eta parte hartzeari esker. Lehenengo eta behin, Udalak parte hartze prozesua jarri zuen abian eta 60tik gora gaztek beren proposamenak aurkeztu zituzten Gaztelekua nolakoa nahi zuten zehazteko. Gero, proposamen horiek agiri batean jaso ziren eta egitasmoa landu duten arkitektoei aurkeztu zitzaizkien, behin betiko egitasmoan proposamen horiek kontuan hartzeko. Gaztelekua hartzen duen eraikinaren lehen diseinua egindakoan, gazteak deitu ziren berriz lokalaren kudeaketaz, erabiltzeko ordutegiaz eta abarrez hitz egiteko. Elkar ulertze horren fruitu izan da Gaztelekurako egin zen behin betiko proposamena.