Prentsa Aretoa
Berriak
2015/10/29
634 personak auzoetako inbertsinoen %10 zehazten lagundu dabe partehartze prozesuaren bitartez
Parte-hartze hori modu desberdinez bideratu da: 189 ekarpen, web orriaren bitartez, 222, ohiko posta bidez, 32 ekarpen, zuzenki udal bulegoetan ipinitako kutxetan sartuz eta 191 iradokizun, udalerriko puntu batzuetan ipini diran karpetan itxita
Guztira 634 personak lagundu dabe, 2016ko udal aurrekontuetan auzoetarako aurreikusi dan inbertsinoen %10 zehazteko. Galdakaoko Udalak bultzatu dauan herritarren parte-hartze prozesuaren bitartez gauzatu dira ekarpenak. Halanda ze, hauxe da laugarren urtea jarraian, joan dan irailaren 30ean hasita herritarrei kontu publikoak egiten laguntzeko eskatu jakena.
Parte-hartze handia izan da, Rubén Seoane Herritarren Parte-hartze saileko zinegotziak talde politikoei, Informazio-batzordean, atzo, jakinarazo deutsien txostenaren lehenengo datu aipagarriena. Izan be, aurreko laginean izandakoaren antzeko maila mantendu da (2015eko aurrekontuetarako 712 ekarpen) eta herritarren inplikazioa barriro be nabarmentzekoa izan da.
Parte-hartze hori modu desberdinez bideratu da: 189 ekarpen, web orriaren bitartez, 222, ohiko posta bidez (frankeatu behar barik), 32 ekarpen, zuzenki udal bulegoetan ipinitako kutxetan sartuz eta 191 iradokizun, udalerriko puntu batzuetan ipini diran karpetan itxita. Emakumeak izan dira ekarpen gehien egin dabezanak (359, %57), eta ekarpenen %12,4 (7) euskaraz izan dira.
Emaitzetatik ondorioztatu lei sarbide mekanikoak eta haur-jolasak dirala herritarren lehentasun handiena daukienak
Edizino honetan, nobedadea izan da auzotarrei gonbidatu jakela auzoka interbentzioak lehenesten lagundu dagien, auzune bakotxeko interesen arabera.
Itaun-sorta errez baten bidez proposatu zan obra bakotxaren lehentasuna ezartzea, udabarrian auzo bakotxean aitatu ziran intereseko gaiak kontuan hartuta, hain zuzen be, eretxiak jasotzeko landa-lana egin zanean.
Ekarpenak aurkezteko epea urriaren 11n amaitu zan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25