Prentsa Aretoa
Berriak
2015/11/18
Ángel Basauri, Kontxi Claver eta Gorka Beitia batzarkide berriak Bizkaiko ganberako aulkiez jabetu dira
Euzko Abertzaleak taldeko ahaldun berriak sartu dira, hurrenez hurren, Alaitz Etxeandia, Ibone Bengoetxea eta Lorea Bilbao ordezkatzera
Gaur goizean, Gernikako Batzar Etxean egin da hamargarren legealdiko hirugarren osoko bilkura. Bilkura honetako eguneko gai zerrendan jaso da EAb-Euzko Abertzaleak taldeko ahaldun berriak, Ángel Basauri Azkue, Kontxi Claver Zurro eta Gorka Beitia Zurinaga beren aulkiez jabetzea, hurrenez hurren Alaitz Etxeandia, Ibone Bengoetxea eta Lorea Bilbao ordezkatzeko.
Ángel Basauri Azkue Alaitz Etxeandiaren ordez sartu da eta Busturia-Uribe barrutiko batzarkidea izango da. Tributuen Ikuskatzailea da Leioako Udalean, eta bertan bizi da.
Kontxi Claver Zurro, bere aldetik, Ibone Bengoetxea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatu andrearen ordez sartu da. Claver, une honetan Durangon bizi den arren, Bilbo barrutia ordezkatuko du ganberan. Zuzenbidean lizentziatua da eta Ellacuría fundazioan lan egiten du.
Gorka Beitia Zurinaga da EAb taldean sartu den hirugarrena. Beitia Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatu andrearen kredentziala jaso du eta Bizkaiko Legebiltzarrean Durango-Arratia barrutiaren izenean hitz egingo du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25