Prentsa Aretoa
Berriak
2015/11/24
Itxaso Atutxa: “PSE eta PP alderdiak yihadismoaren aurrean daukagun jarrera auzitan jartzen saiatu izan dira”
Itxaso Atutxak, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak , gaurkoan kritikatu du PSE-EE eta PP alderdien aldetik Eusko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Jaurlaritza yihadismoaren aurrean daukaten jarrera auzitan jartzeko egin duten ahalegina.
Bizkaiko jeltzaleen burua horrela mintzatu da Pariseko atentatuen ondoren, sozialistek Eusko Legebiltzarreko Ganberan terrorismo yihadista gaitzesteko bultzatu zuten adierazpen instituzionalaren inguruan sortu den polemikaren aurrean,zeinetan gogora ekartzen zen euskal herritarrok Euskadin pairatu duten terrorismoa.
Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Atutxak zera azaldu du "ezin dena da karta bitara jokatu, Ertzaintzari polizia integrala den neurrian dagokion informazioa eskuratzea eragoztea eta ,aldi berean, Eusko Legebiltzarrean halako atxikimenduak eskatzea".
Ezker Abertzaleak ez du bere ibilbidea zehaztu
Catalunyako egoeraz galdetuta, jeltzaleen buruak azpimarratu du euskal hiritargoaren gehiengoaren ikuspuntua dela Euskadik ibilbide orria propioa behar duela: "Gure abiapuntua oso ezberdina da Catalunyakoarekin alderatuta eta jendeak normaltasun osoz ikusten du bide, erritmo eta molde ezberdinak eramatea. Ezker Abertzalearengandik baino ez da ematen catalunyar bidea erabiltzeko eskakizuna; proposamen propiorik ez dutelako, catalunyarra bereganatzen dute eta agiriak ere kopiatzen dituzte Eusko Legebiltzarrean aurkezteko. Bide propioa zehaztu gabe izateak suposatzen duen arazoa da eta, bereziki, beren barnean dituzten beste tentsioei erantzuteko duten beharra".
Pronostikoen aurrean baikor
A-20ko hauteskunde emaitzen inguruan dauden pronostikoez edo bere gurariez galdetuta, BBBren presidente andreak zera konfirmatu du "ondo legoke parlamentuko taldeari eustea (bost diputatu)" eta segidan onartu du berak nahiko lukeela harago joatea eta "baikor izatea". "Seiko taldea Euskaditik hurbil egongo litzateke. Uste dut oso balorazio positiboa ematen zaiola Eusko Alderdi Jeltzaleak Madrilen egin izan duen lanari eta esanguratsua izan daiteke hurrengo urteotan, azken lau urteek ekarri duten narriatze ikaragarrirekin, PPren gehiengo absolutuak autogobernua eta eskuduntzak behin eta berriz zapaldu dituelako. Defentsa horri eutsi behar zaio eta, zalantzarik barik, lan hori Euzko Alderdi Jeltzaleak baino ez du egingo".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25