Prentsa Aretoa

Berriak

2015/12/02

Aitor Estebanek "adeitsu eta egoki" jo du CCOO eta UGT sindikatuekin izandako bilera

Abenduaren 20ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak eta berraukeratua izateko hautagaiak egoera ekonomiko,soziala eta laborala aztertu du CCOO eta UGT sindikatuetako Idazkari Nagusiekin

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek,abenduaren 20ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak eta berraukeratua izateko hautagaiak, "adeitsu eta egoki" jo du gaur arratsaldean Ignacio Fernández Toxo eta Cándido Méndez, hurrenez hurren, CCOO eta UGT sindikatuetako buruekin Diputatuen Kongresuan egin duen bilera.

Topaketa sindikatuetako buruek eurek eskatuta egin da, eta oraingo eta etorkizuneko egoera ekonomiko,soziala eta laborala aztertzeko balio izan du, begirada abenduaren 20ko hauteskundeetan eta Ganberaren osaketan jarrita.

Bilera amaitutakoan, Aitor Estebanek hedabideei eginiko adierazpenetan esan duenez "legealdiaren amaieran aurkezten den egoerak sortzen digun kezka partekatzen dugu, langabezi tasa altuarekin eta gizarte mailan desberdintasun egoera handiekin. Era berean partekatzen ditugu Alderdi Popularrak onartu duen lan erreformari egiten dizkiogun kritikak, kaleratzea eta lan eskua merkeago egiteko egin delako inolako adostasunik bilatu gabe. Guk uste dugu kontratazioa, kaleratzea eta lan baldintzak negoziaketa kolektiboaren bidez bideratu behar direla" esan du.

Zentzu berean, Estebanek esan du EAJ-PNVk "enpleguaren eta garapen ekonomikoaren aldeko itun zabalaren aldeko" apustua egiten duela "gizarte sektore guztiekin lankidetzan eta ardatz nagusi izanik enplegua sortzea hazkunde handiagoa eskainiko duen ekonomia lehiakorragoan. Berrikuntza eta produktibotasun kontzeptuak hartuko dituen ekonomia eta lehiakortasuna soldaten murrizketan oinarrituko ez duena".

Gizarte politikei dagokienez, jeltzaleen bozeramaileak zera baieztatu du " gastu soziala eta inbertsioak lehenetsi behar dira murrizketek oinarrizko gizarte politikei kalte egin ez diezaien" eta UGT eta CCOO sindikatuetako buruei adierazi nahi izan die " politika publikoekiko dugun konpromiso irmoa, eta bereziki hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte zerbitzuekin, garapen eta gizarte kohesiorako oinarrizko tresnak diren heinean".