Prentsa Aretoa
Berriak
2016/02/09
Mediavillak azpimarratu duenez Eudel erakundearen inguruan hartu den akordioa "albiste ona" da "ezberdinen arteko akordioak" egingarriak direla erakusten duelako
Euzkadi Buru Batzarraren arlo instituzionalaren burukide arduraduna pozik agertu da EAJ-PNVk eta Ezker Abertzaleak hainbat urteren buruan, lehen aldiz, lortu duten "lehen akordio politikoagatik"
-
EAJ-PNVk eta EH Bilduk EUDEL eguneratu eta modernizatzeko akordioa adostu dute 2016/02/09
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren idazkari eta Arlo Instituzionalaren burukide arduradun Koldo Mediavillak azpimarratu duenez Eudel erakundearen inguruan lortu dena "akordio garrantzitsua" da "lehengo eta behin, Euskadiko udalentzat, oraingoa moduko une garrantzitsu batean,zeinetan eskuduntza berriak eta finantzaketa arazoak izango dituzten,eta,bestetik, Euskadin dauden talde politiko guztiak ordezkatuta egongo direlako. Baina, akordio eta albiste ona ere bada" gaineratu du "Euskadiko politikarentzat, oro har, ezberdinen arteko akordioak egingarriak direla eta, lan egin ezkero, toki onera eraman ahal direla" erakusten duelako.
Sabin Etxean hedabideei eskainitako adierazpenetan, Koldo Mediavilla pozik agertu da talde jeltzaleak ezker abertzalearekin, hainbat urteren buruan,lehen aldiz, lortu duen lehen akordio politikoa delako, eta azpimarratu du bere alderdiak eta EH Bilduk bien artean Euskal Autonomi Erkidegoko udalen % 81 hartzen dutela. Nagusitasun horrekin ere, Mediavillak azaldu du EAJ-PNVk Euskal Udalen Elkartearen kontrol organoetan aniztasuna ahalbidetuko duela, organo horietan PSE-EE, PP eta independenteak egon daitezen.
Mediavillak azaldu du talde politiko biek "ia lau urte" zeramatzatela lanean "Euskal Autonomi Erkidegoko ia udal guztiak hartzen dituen elkarte honen egoera normalizatzeko". "Azkenean akordio batetara iritsi gara eta akordio honek erakundearen oraingo estatutuak eguneratzeko konpromisoa ekarriko du. Estatutu horiek behin berretsita, EH Bilduren ordezkariak sartuko dira EUDEL erakundearen exekutiba berrian" azaldu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25