Prentsa Aretoa

Berriak

2016/03/11

EAb taldeak erregistratu berri duen ekimenaren bidez Madrilgo gobernuari eskatu dio atzerapenik gabe egin ditzala Urduñako Renfe geltokian egin beharreko hobekuntzak

Bizkaiko Batzar Nagusietako talde jeltzaleak eskatu du nasak eta trenbidetik doan material mugikorra egokitzea eta irisgarritasuna hobetzea

rss Ezagutzera eman
EAb taldeak erregistratu berri duen ekimenaren bidez Madrilgo gobernuari eskatu dio atzerapenik gabe egin ditzala Urduñako Renfe geltokian egin beharreko hobekuntzak

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak (EAb) batzarkide taldeak Urduñako Renfe geltokiari buruzko Ez Arauzko Proposamena erregistratu du aste honetan. Testuaren helburua da Bizkaiko Batzar Nagusiek Espainiar Gobernuari eska diezaiotela Urduñako Renfe geltokian kanpoko eta barruko irisgarritasuna hobetzeko lanak egitea, gaur egun dituen gabeziak konpontzeko; eta, aldi berean, geltokiko nasak eta lineatik doan material mugikorra hobetu ditzala gaigabetasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonak trenetara sartu ahal izan daitezen.

Urduñako geltokia da C-3 hurbileko lineako azken geltokia, Renfe enpresak kudeatua. Linea honetan eta Kongresuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen eskariz, sare honetako hainbat geltokitan erreformak egin dira edo proiektu fasean aurkitzen dira. Baina Urduñakoak oraindik gabezia asko ditu instalaziorako sarbideetan eta tren unitateetarako sarbideetan. Izan ere, oztopo gaindiezina da udalerri honetan bizi diren hainbat pertsonentzat eta, ondorioz, ezin dute Arrastaria eta Aiaraldeko garraio hau erabili.

Hortaz, EAbk premiazko jotzen du hobekuntza batzuk egitea Urduñako eta inguruko herritarrei Adifen azpiegituraren oraingo egoerak eragiten dizkien kalte larriak arintzeko; erabiltzaile horiek ezin dute itxaron Gernikako Estatutuaren 10.32 artikuluan hurbileko trenbide sarea kudeatzeko eskuduntza Euskal Autonomia Erkidegora transferitua izan arte, Madrilgo gobernuen aldetik behin eta berriz ukatu duten zerbait.