Prentsa Aretoa
Berriak
2016/03/22
EBBren adierazpena Bruselako eraso terroristen aurrean
Bruselako aireportuan eta metroan gaur erregistratu diren eraso terroristen aurrean, EAJ-PNVk honakoa adierazi nahi du:
- Gure gaitzespenik sendoena Bruselan gaur erregistratu diren eraso terroristen aurrean, zeinetan 26 pertsona errugabe hil diren eta hainbat pertsona pronostiko ezberdinekin zaurituta geratu diren. Dela yihadista dela bestelakoa erasoa bultzatu duen arrazoia, indarkeria ezin da sekula inolako helbururik lortzeko bidea izan. Inoiz ere ez. Historiak hala erakutsi izan digu behin eta berriz, garai guztietan eta toki guztietan. Zoritxarrez, euskal emakume eta gizonok horren lekuko izan gara.
- Gure solidariotasunik sendoena biktimen senide, lagun eta hurbilekoei. Ezbehar honen aurrean beraien ondoan egotea da Belgikako eta Europa osoko hiritarrok daukagun derrigorra.
- Europar Batasunak gaur, inoiz baino gehiago, askatasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetuan oinarrituta dituen sustraiak aldarrikatu behar ditu. Balore hauek europar proiektua bilakatu dute mundu osoarentzako bake eta demokrazia itsasargi. Terrorismoaren basakeriaren aurrean bide bakarra dago: askatasun handiagoa, bake sendoagoa, demokrazia zabalagoa.
- Europar agintariei eskatzen diegu premia osoz talde eta pertsona bortitz hauek Europa osatzen duten Estatu, nazio eta erregio guztietan ikertzeko lanak indartzea. Era berean nahi dugu legearen indar osoa eror dadila hurkoak erail eta hiltzeko prest dauden guztiengan.
- Ezinbestekoa da segurtasun arlotik erantzun irmoa ematea, baina erantzunak ezin du legeei zor zaien errespeturik zorrotzena gainditu behar, bereziki pertsona guztien giza eskubideei dagokien aldetik. Aurrekoetan esan bezala, EAJ-PNVren aldetik herritargo osoa deitzen dugu ezbehar honen aurrean gizarte taldeak seinalatzeko edo estigmatizatzeko tentaldian eror ez dadin, bidegabekeria honen erantzule ez izateaz gain, beraiek ere daudelako biktima nagusien artean. Gizarte bidezkoagoa, integratuagoa, gardenagoa eta arrazakeria eta xenofobiarik gabearen alde lan egitea da bakearen eta askatasunaren alde egitea.
- Gaur inoiz baino sendoago gogoratu behar dugu, sentitzen dugun amorru eta harridurarekin ere, euskal biztanleriaren gehiengoa eta europar biztanleriaren gehiengo zabala fanatismoa eta indarkeria bake, askatasun, demokrazia, hitza eta bizikidetzaren bidez borrokatzeko prest gaudela.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25