Prentsa Aretoa
Berriak
2016/04/20
EAb taldeak aldarrikatu du Lemoizko zentral nuklearra dagoen orubea erakunde publikoen ardurapean egotea
Unai Andraka, herriko alkatea, Gernikako Batzar Etxera joan da eztabaidan parte hartzera
Bizkaiko Batzar Nagusiek, Gernikako Batzar Etxean gaur egin duten osoko bilkuran, Lemoizko zentrala kokatuta dagoen orubearen inguruan eztabaidatu dute. Gaiaren garrantzia kontuan izanik eta udal ordezkari gorena den heinean, Unai Andraka, Lemoizko alkatea, foru hiribilduraino hurbildu da eztabaidan parte hartzera.
Jesus Lekerikabeaskoa ahaldun jeltzalea izan da EAb taldearen jarrera aldeztu duena eta honakoa argudiatu du gai honen inguruan “gauza jakina da EAJ-PNVk nahiko lukeela Lemoizko orubeak euskal erakundeen eskuetan izatea, ahal denik eta erabilerarik egokiena eman ahal izateko”. Eztabaida ondorengo bozketan, 23 jeltzaleen aldeko botoekin, Bizkaiko Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Lemoizko Udalari eskatu diete behar besteko urratsak eman ditzatela gaur egun zentral nuklearra kokatuta dagoen orubea bereganatzeko.
Lemoizko alkateak esan du Basordaseko kala berreskuratzeko asmoa dagoela eta zera aldarrikatu du “Udalaren aldetik gure esku egon daitekeen guztia egingo dugu lur horiek esku publikoetan egon daitezen eta erabilerarik onena eman diezaiegun” esan du pozez.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25