Prentsa Aretoa
Berriak
2016/04/26
Europako Parlamentuko ALDE taldeak urteko sarien artean, Ibon Uribe dauka izendauta
Europako Parlamentuko Europako Liberalen eta Demokraten Aliantzak (ALDE) joan dan astelehenean urtero emoten dauzan sariak banatu ebazan Bruselan, Europako alkateek egindako kudeaketa-lana autortzeko helburuagaz
Aurtengo edizinoan, sari honeen batzordeak Ibon Uribe, Galdakaoko alkatea izendatu eban “Tokiko gobernu-kudeaketa onena”ren saria jasotzeko hautagaien artean, baina azkenean Europako beste hautagai batek eroan eban saria. Uribe jaunak aipamen bat izan eban finalista izan zalako.
Galdakaoko alkatea, ALDE taldeak konbidauta, sari banaketara joan zan eta aipamen hori eskertu eban “Galdakaon egindako lana autortzen dauelako. Izan be, bertan “herritarrei zerbitzurik onena eskeintzen ahalegintzen gara, egunero zerbitzu publiko hori hobetzeko praktikak sartuz. Sariok laguntzen dabe herrien esperientziak ezagutzeko baita alkar konektatzeko be, seguru udalerrien euren onean izango dirala eretxita”.
Beste alde batetik, Ibon Uribe jaunak Bruselako egonaldia aprobetxatu eban, sari banaketaren ostean Maelbeek-eko Metro geltokira hurreratzeko, justu, bertan martiaren 23an, atentadu terrorista batek hogei bat persona hil ebazan tokira.
Uribe jauna, Eusko Jaurlaritzak Bruselan daukan ordezkaria Marta Marín andreagaz batera, lora-sorta bat itxi eben biktimen oroimenez jarritako panelaren azpian, Belgikako Metro geltokia jentearentzat barriro zabaldu zan egunean berean.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25