Prentsa Aretoa

Berriak

2016/05/08

Estebanek euskal herritarrak gonbidatu ditu, Madrilen gobernua aldatu nahi dutenak baino, Euskadiren interesak ordezkatzen dituztenak bozkatzera

Kongresurako EAJ-PNVren zerrendaburuak gaineratu du "lau magnifikoek" akordiorik lortzeko erakutsi izan duten ezintasunaren ondoren, lortu den gauza bakarra dela "urte erdi osoan funtzioko gobernua izatea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Kongresurako EAJ-PNVren zerrendaburuak baieztatu duenez "batzuk alderdi erreferenteak gara aurkezten garen esparruan, eta oso interes garrantzitsuak aldezten ditugula uste dugu. Lau alderdi hauek nola jardun duten ikusita, gure usteari eusten diogu eta pentsatzen dugu euskal herritarrok, Madrilgo Gobernua aldatzeko baino, Euskadiren interesak, euskal herritarren interesak ondoen ordezkatzen dituen horien alde bozkatu beharko genukeela: Eta benetan uste dut hori ondoen ordezkatzen duena Euzko Alderdi Jeltzalea dela".

Urduñako Antiguako Santutegian eginiko adierazpenetan jeltzaleen ordezkariak gaineratu du "lau magnifikoek" akordiorik lortzeko erakutsi izan duten ezintasunaren ondoren, lortu den gauza bakarra dela "urte erdi osoan funtzioko gobernua izatea. Baina funtzioko gobernu honek, alde batetik, ez ditu erantzun EAJ-PNVren aldetik siderurgiari buruz edo Euskadiko gai ekonomikoei buruz egiten dizkiegun galderak, baina bai izan du denbora, funtzioko egoera horretan, Euskaditik hartu diren neurriak eta onartu diren legeak errekurritzeko edo Nafarroan ETBren emanaldia eragozteko. Erabat onartezin jotzen dugu hori".

Hauteskundeetako gastua murrizteko eztabaidaren aurrean, hauteskundeak errepikatu behar honen errua "lau magnifiko" horiena dela azpimarratu ondoren, salatu duenez lau alderdi handi hauek "dirutza gastatu ahal dute legeak txikioi baimentzen ez digun tarte handia dutelako. Baina gai honetan kontu bat dago, haiek telebista guztietan egongo dira, pribatuetan bereziki,egun batean eta hurrengoan ere bai. Bertinen etxean egongo dira, El Larguero saioan, El Hormigero saioan ere bai, baina besteok ez gaituzte gonbidatuko ez Bertinen etxera ezta beste inorenera ere, eta emango du lau magnifiko horiek baino ez direla hauteskunde hauetan aurkezten eta ez! , besteok ere aurkeztuko gara".