Prentsa Aretoa

Berriak

2016/05/12

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Madrilen, bankuetako eta finantza alorreko ordezkarien aurrean azaldu ditu herrialdeak inbertsiorako eskaintzen dituen abantailak

Rementeriak argi eta sendo adierazi du Bilbo eta Bizkaia finantzetarako gune gisa berreskuratzeko asmoa duela eta Espainiako hiriburuaren eta herrialde historikoaren artean dagoen osagarritasun ekonomikoa aldeztu du

rss Ezagutzera eman
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Madrilen, bankuetako eta finantza alorreko ordezkarien aurrean azaldu ditu herrialdeak inbertsiorako eskaintzen dituen abantailak

ARGAZKIA JAITSI

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Madrilen, hitzaldi bat eskaini du Forum Nueva Economía izenekoak eskatuta. Gran Círculo kasinoan egin den ekitaldian, Rementeriak esan du Espainiako hiriburuaren eta Bizkaiaren artean arlo ekonomikoan nolabaiteko osagarritasun harremana dagoela eta Bilbo eta Herrialde osoa finantzetarako gune gisa berreskuratzeko asmoa duela. Ahaldun Nagusiak esan du egun batean herrialdetik irten ziren enpresak itzul daitezen konbentzitu nahi dituela. Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidentea Rementeriaren ondoan izan da 150 pertsonen aurrean egin den ekitaldian,besteak beste izan direlarik Espainiako banku eta finantzetako ordezkariak,hau da, Pedro Luis Uriarte, Luis Atienza, Miguel Zugaza, Emilio Ybarra Aznar edo Santiago Bergareche.

Ahaldun Nagusiak eskertu egin du Nueva Economia Forum izenekoak Madrilen Bizkaiak inbertsioetarako eta industria, ekonomia, lehiakortasuna, fiskalitate edo berrikuntzarako eskaintzen dituen abantailez hitz egiteko eman dion aukera. “Argi daukat gizarteak arazoak konpontzeko aukeratu gaituela, eta ez arazo berriak sortzeko. Gure arazoak langabezia, desberdintasun egoerak, ezegonkortasun ekonomikoa eta maila guztietako lehiakortasun ikaragarria dira”, baieztatu du eta enplegua administrazioek baino enpresek egiten dutela gogoratuz esan du administrazio horiek bai lagun dezaketela inguru bat sortzen, enplegu hori hel dadin eta kalitatezkoa izan dadin. “Eusko jaurlaritzarekin eta gainerako erakundeekin batera tresna finantzario batzuk prestatzen ari gara gure enpresa sarea bultzatzeko. Gure enpresen finantzaketa hobetuko duten tresnak, herrialdera lotzen lagunduko dutenak. Bizkaia eta Bilbo finantza gune gisa berreskuratzeko helburua jarri dugu. Zuetako asko bizkaitarrak zarete, euskal hiritarrak zarete eta lanak Madrilera ekarri zintuzten. Nik hara itzultzera animatzeko ekosistema sortarazi nahiko nuke. Gure talentu osoa gure esperantzen zerbitzura izan nahi nuke. Era berean konbentzitu nahi nituzke egun batean Bizkaitik irten ziren enpresak, berriro erre itzul daitezen. Garai batean izan genuen protagonismo finantzarioa berreskuratzen saiatuko gara. Lehen mailako eragile finantzarioa izan behar dugu berriz ere. Eta uste dut saiatzeko argudioak izan baditugula” baieztatu du.

Iturria: Bizkaimedia