Prentsa Aretoa
Berriak
2016/07/27
Eaton enpresak langileekin adostutako akordioak bete eta bere jarduerari eusteko eskatu dio EAJ-PNVk
Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldeak adierazpen instituzionala babestu du Eaton enpresak negoziazioari euts diezaiola eta langileen ordezkariekin adostutako akordioak bete ditzala eskatzeko; eta, era berean, Derion bere jarduerari euts diezaiola.
Batzar Nagusietan egindako kontrolerako plenoan, asteazken honetan, Ana Otadui Batzarretako presidenteak adierazpen instituzionala irakurri du plenoa hasi baino lehen; izan ere, Bizkaiko Batzar Nagusiek ‘solidaritate osoa’ agertu diete Derioko Eaton enpresako langile guztiei, baita enpresa-laguntzailei ere, “multinazionalak hartutako erabakia dela eta. Erabaki horrek enpresaren deslokalizazioa ekarriko du eta ondorioak izango ditu langileentzat eta Txorierriko eskualdearentzat. Halaber, Bizkaiko Batzar Nagusiek langileek eta bere senitartekoek egindako lanari babesa agertu diote enpleguaren eta bere jarduera industrialaren alde Bizkaian.
Gainera, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Derioko Udala instituzioei eskatu diete “Eaton enpresako langileekin elkar lan egiten jarrai dezatela irtenbideren bat lortzeko, eskualdeko pertsonen eta langileen interesen alde”.
Azkenik, Bizkaiko Batzar Nagusiek enpresaren zuzendaritzari bidaliko diote adierazpen instituzional hau, baita enpresaren batzordeari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Jaurlaritzari ere.
Eaton multinazionalak material elektrikoa egiten du eta Derioko enpresaren batzordeari langile-kopuruaren erdia kaleratzea proposatu zion (50 pertsona inguru). Halaber, enpresaren oinarrizko ekoizpena Errumaniara pasatzea eskatu zuen.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25