Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/11
Euzko Abertzaleak taldeko kideak izan dira gaur Kolitza mendian ohikoa dan Batzarretarako deian parte hartzeko
700 pertsona inguru igo dira Enkarterriko tontorrera eta eguerdi aldera Batzar Nagusietarako deia egin da Erdi Aroan egiten zan moduan
Adarrotsa barriro entzun da Enkarterriko tontor enblematikoan. Batzarretarako dei tradizionalean parte hartzeko gogoak 700 pertsona inguru bultzatu ditu gaur Kolitzako tontorrera, Deiadar Mendien Egunaren hamahirugarren edizinoan parte hartzeko. Hauen artean, Euzko Abertzaleak taldeko hainbat kide izan dira bertan, hala nola, ganberako presidente andrea, Ana Otadui; Elena Unzueta diputatu andrea; Jon Andoni Atutxa, Irene Edesa, Aitor Ibarra eta Celia Gómez, EAJren hainbat alderdizale eta alderdikideen artean. Batzar Nagusiek jardunaldi hori tradizional bilakatu dabe daborduko mendiaren eta Bizkaiko tradizinoen zaleentzat.
Batzar Nagusiek, Balmaseda Mendi Taldeagaz batera antolatu daben mendiko martxea goizeko 09:30ean abiau da Balmasedako San Seberino plazatik. Itsasoaren mailaren gainetik 147 metrora dagon puntu horretatik urtenda, partaideak 11:30etik aurrera joan dira Kolitzak dituan 879 metroetara ailegetan, taldeetan banatuta, puntu bien artean dagozan sei kilometroak egin ostean. Eguerdiko hamabietan, tontorrean, Batzar Nagusietarako ohiko deia egin da, legendak esaten dauenez Erdi Aroan egiten zan moduan.
Bizkaiko Batzar Nagusiek 2004. urtetik antolatzen dabe jardunaldi hori, garai modernoan erakundea barriro be indarrean jarri zanetik 25. urteurrena bete zanetik. Urte horretatik, adin guztietako bizkaitarrek adarrotsa entzun ahal izan dabe, bost deiadar mendietako (Gorbeia, Kolitza, Sollube, Oiz edo Ganekogorta) batetik, Antonio Trueba moduko lurraldeko kronistek kontetan dabenez XIV. eta XV. gizaldietan Gernikako Arbolaren azpian batzeko egiten zan antxinako deia gogoratuz.
Tontorrean, ohorezko aurreskuaren ostean, Balmaseda Mendi Taldeko ordezkariak, datorren urtean egingo dan Solluberako igoerea antolatuko dauen taldeko ordezkariari emon deutso adar ofiziala. Batzar Nagusiak ordezkatuz Ana Otadui presidentea joan da, eta beragaz batera Bizkaiko beste ordezkari batzuk, Jon Andoni Atutxa, José Angel Basauri, Kontxi Claver, Irene Edesa, Celia Gómez eta Aitor Ibarra batzarkideak, eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Diputatua, Elena Unzueta, eta el Balmasedako alkatea, Alvaro Parro, besteak beste.
Adarrotsaren ostean, Otaduik eskerrak emon deutsez bertara gerturatutakoei, eta gogoratu dau Batzar Nagusiek, Europa osoko lehenengo erakunde demokratikoetako batek, 2004an emon eutsiela formea jai herrikoi horri, esaten danez Bizkaiko ordezkariak deitzeko antxinako modua zana gogoratzeko asmoz. Jaiak Kolitzako aterpetxearen ondoan jarraitu dau gero, euskal musikeagaz eta dantzagaz, Balmasedako Eguzki Dantza Taldeagaz. Eta musikeagaz batera, Amigos de la Putxera Alkarte Gastronomikoak lekuan bertan prestau dituan eta eskualdean tipikoak diran putxerak euki doguz.
Iturria: Bizkaiko Batzar Nagusiak
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25