Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/13
EAJ-PNVk hitzeman du euskal hiritarren dirua arduraz eta eraginkortasunez kudeatzen jarraituko duela
EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburu Josu Erkorekak gaur Bilboko Zazpi Kaleetan egin den ekitaldian azpimarratu duenez, "Espainiar Estatuan beraientzat nahiko luketen" eta "Europako Champion Leagueren gorenean kokatzen gaituzten" osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuez gain, metroko 3. linea bezalako azpiegiturak ditugu, zalantzarik gabe, gure bizitza kalitatea hobetzen laguntzen digutenak".
Josu Erkorekak hitz horiek esan ditu gaur Nikolas Deuna Plazan, metroko hirugarren linearen lanen aurrean egin den ekitaldian. "Hirugarren linea da lankidetzaren adibide argia. Linea hau egin ahal izan da erakunde publikoak elkarrekin aritu direlako, elkarrekin eraikiz. Euskal erakundeak eskutik goaz eta hala egiten dugu proiektu bera partekatzen dugulako: etorkizuneko Euskadi eraikitzeko konpromisoa. Euskadi iraunkorragoa. Euskadi konektatuagoa eta kohesionatuagoa".
Erkorekak euskal erakundeen lana, " aurrera egiteko, etorkizuna eraikitzeko" egiten dena, Estatutik egiten den lanarekin alderatu du "etengabe oztopoak jartzen dizkigute, besteak beste, horra hor, AHT, oraindik iritsi ez dena".
Hautagai jeltzaleak azpimarratu du azpiegituretan inbertitu beharko dela pertsonen mugikortasuna hobetzeko eta beren bizitza kalitatean inbertitzeko. Era berean azpimarratu ditu Euzko Alderdi Jeltzaleak euskal herritar guztion dirua arduraz eta erantzukizunez kudeatzeko egiten duen apustua eta hartu duen konpromisoa.
Amaitzeko, Erkorekak, metroaren ohiko erabiltzailea dela aitortzeaz gain, harro aipatu du EAJ-PNVk mugikortasun iraunkorraren alde daukan konpromisoa: "Linea honek 279 milioi euroko inbertsioa suposatu du eta zerbitzua eman die Bilboko iparraldeko auzoetako biztanleei, herrien arteko lotura hobeak ahalbidetzeaz gain".
Nabarmenak...
MURUETA
2026/04/21
ARRIETA
2026/04/21
LEIOA
2026/04/20
ARTEA
2026/04/20
BERRIA
2026/04/18
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












