Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/16
Urkulluk hitzeman du hurrengo legealdian lehen mailako osasun arreta emateko sei zentro berri irekiko dituela
“Osakidetzaren arreta eta zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzea" da EAJ-PNVk etorkizunera begira hartu duen konpromisoa
Iñigo Urkullu. 2016.09.16. Mungia
HITZALDIA - 2016/09/16
Eibarreko erietxea irekitzea, lehen arreta emateko sei osasun zentro berri eta Vitoria-Gasteizko Txagorritxu eta Santiago erietxeetako zerbitzuak areagotzea da EAJ-PNVk eta berraukeratua izateko aurkezten den hautagai Iñigo Urkulluk irailaren 25era begira egiten dituzten proposamenetako batzuk. Ekimen horiek guztiak, hautagai jeltzalearen hitzetan oinarritzen dira hurrengo urteotan "Osakidetzak ematen dituen arreta eta zerbitzuak hobetzen jarraitzeko dugun asmoan". Gaur goizean, Mungiako osasun zentro berriaren aurrean egin den ekitaldi politikoan, Lehendakariak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak Euskal Osasun Sistema zerbitzu publiko den aldetik babesteko egin duen lana.
“Emandako hitza bete dugu eta orain konpromiso berriak hartuko ditugu Osakidetzaren zerbitzua hobetzen jarraitzeko" esan du Urkulluk. Egin diren proposamenen artean dago lehen mailako osasun arreta emateko sei zentro berri irekitzea, Donostiako Alde Zaharrean eta Aieten; Araban, Kanpezu, Murgian eta Amurrion; eta Bizkaian, espezialitateetarako Osasun Zentroa Zallan. Urkulluk era berean hitzeman du hurrengo legealdian Eibarreko erietxea irekiko dela eta Urdulizekoa osatuko dela. "Arreta integrala eskainiko dugu, artatze maila guztietan minak arintzeko zaintza eman ahal izateko" esan du Lehendakariak. Aldi berean aldeztu du osasun ikerkuntzari eman beharko bultzada, osasun emaitzak hobetzeko "tresna garrantzitsutzat" jotzen duen neurrian.
Urkulluk era berean gogoratu du Euskadiko bizitza itxaropena 82 urtekoa dela, hau da, Europan baino 3 urte gehiago. Gure erronka da "europar estandarrei eustea" eta pertsona guztiei bizitza osasungarria bermatzen jarraitzea.
Berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak baieztatu du Osasuna izan dela eta dela, Hezkuntzarekin eta Gizarte Babesarekin batera, bere Gobernuaren lehentasun nagusienetakoa. Osasun alorrean, bere Exekutiboak 178 milioi euro bideratu ditu berrikuntza teknologikora eta osasun azpiegiturak birmoldatzera edo egitera, eta Enplegu Lan Eskaintza Publikoak bultzatu ditu, guztira 2.200 lanpostu sortuz. "Azken lau urte hautetan 700 lanpostu gehitu dizkiogu Osakidetzaren plantillari".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25