Prentsa Aretoa

Berriak

2017/04/18

Gorka Alvarez, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria Gotzone Sagarduiren ordez

Alvarez akreditatu egin da gaur Eusko Legebiltzarrean, eta datorren asteko Ohiko Osoko Bilkuran kargua hartuko du

rss Ezagutzera eman
Gorka Alvarez, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria Gotzone Sagarduiren ordez

ARGAZKIA JAITSI

Gorka Alvarezek hartu du astearte honetan Gotzone Sagarduik utzitako akta. Horrela erabaki zuen Euzkadi Buru Batzarrak apirilaren 3an egin zuen ohiko bileran. Sagarduik Legebiltzarra utzi du jada iragan asteartean Gasteizko Ganberan aurrekontuak onartzeko egin zen osoko bilkura amaitutakoan.

Gorka Alvarez Kultura, Euskara eta Kirol zinegotzia da Sestaoko Udalean eta lan biak uztartuko ditu. Alvarezek (Sestaon 1988an jaioa) Politika eta Administrazio Zientziak ikasi zituen EHU-UPVn eta Analisi Politikoan espezializatu zen; masterra ere egin zuen Komunikazio Korporatiboan. EAJ-PNVren alderdikide egin zen hamazortzi urte bete zituenean eta bere jaioterriko zinegotzia da 2015eko maiatzetik hona.

Legebiltzarkide berriak bere kargua hartuko du Gasteizko Ganbaran, datorren asteko Ohiko Osoko Bilkuran.