Prentsa Aretoa
Berriak
2017/09/23
Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar bihar Alderdi Egunaren ospakizuna egingo den Forondako zelaietara bisitan
Lehendakaria eta EBBko presidentea, Jose Antonio Suso, Itxaso Atutxa eta Joseba Aurrekoetxea burukideekin batera, jeltzaleen jaia bihar arrakastatsua izan dadin ari diren boluntarioak agurtzera joan dira
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar bihar Alderdi Egunaren edizio berria hartuko duten Forondako zelaietara hurbildu dira gaur goizean. Araba Buru Batzarreko presidente José Antonio Suso, Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxa, EBBko Antolakuntza Arduradun Joseba Aurrekoetxea, EBBko idazkari Mireia Zarate eta Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia ondoan izan dutela, Urkulluk eta Ortuzarrek ikusi ahal izan dute egitura guztien muntaketa egokiro eta ondo egiten ari direla eta ia dena prest dagoela urtero milaka euskal emakume eta gizonek Arabako zelaietan egien duten ospakizun handirako. Buru jeltzaleek Euskadi eta estatu mailan bakarra den ekitaldi hau muntatzeko lanetan egunak eman dituzten hamarka boluntarioak agurtu dituzte eta beren esker ona adierazi diete.
Eguraldiaren iragarpenaren arabera, bihar zerua oskarbi egongo da goizetik eta 25 graduko tenperatura aurreikusi da 12:00etarako, hau da Urkulluk eta Ortuzarrek hitz egingo duten ekitaldi politikoa hasiko den ordurako. Aurtengo Alderdi Egunak ‘Pausoz pauso gure bidean’ goiburupean egingo da eta bere lehen edizioaren 40. urteurrena ospatuko da, Aralarko San MIguelen 1977ko irailaren 25ean egin zenarena, hain zuzen.
Urtero bezala, Alderdi Egunak hainbat jarduera eskainiko ditu Euskal Herriko txoko guztietatik eta jai eguna gurekin ospatu nahi duten beste nazioetatik, besteak beste, Katalunia, Galizia, Kanariar Irlak, Flandria eta abarretatik etorritako lagunen artean elkartasun giroa nagusituko den egunean. Jai eguna goizeko 10:00etan hasiko da bertaratuei emango zaien ongi etorriarekin. Ordu berean meza emango da eta 11:15ean agintarien desfilea hasiko da. 12:00etan ekitaldi nagusia hasiko da eta Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak hitz egingo dute. 13:15ean herri kirolen erakustaldia eta erromeria eskainiko dira eta 16:00etan Disko-Festa hasiko da. Ospakizunean ere ez dira faltako Txiki-txokoa, ludoteka eta puzgarriekin, rokodromoa, tirolina, jumping jokoa, quad zirkuitua eta txirringa zirkuitua.
Aurtengo zenbakiak ere ikusgarriak dira. 90 boluntariok hilabete inguru daramate ekitaldia antolatzeko eta prestatzeko lanetan. Alderdi Egunak 400.000 metro koadro hartuko ditu eta hauetatik 130.000 metro koadro ospakizunak hartuko du, 25.000 metro koadro karpek eta gainerako zabalera aparkaleku eta zerbitzuetarako erabiliko da. 32 txosna (iaz baino 3 gehiago) eta 140 jantoki jarriko dira eta 20.000 bazkari emango dira.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25